2022ko ekainaren 14tik abuztuaren 28ra
Rekalde Aretoak Irantzu Yaldebereren erakusketa aurkezten du, barriek programaren barruan; programa horrek Bizkaiko Foru Aldundiaren arte plastiko eta bisualetako bekez gozatu duten artistek egindako lanen hautaketa bat erakusten du.
Violets for your fur. Bioletak zure azalerako. Edo, laburrago esanda, Violets.
Violets, zenbait pertsonaren oroitzapena da, mito bilakatua eta argitaratua. Era berean, gorde nahi ditudan pertsona eta gauzen argazkiak ere badira. Deliberoa hartu dut egunero egin ohi dudanari (argazkiak egiteari) jendaurreko erantzuna emateko eta gertakizunaren erdigunean kokatzeko. Maiz jarduten dut pentsaketan nola bizi nintekeen hobeto, eta horrek berez dakar uztartzea, ezagutzea eta aldatzea.