2005eko urtarrilaren 20tik otsailaren 20ra
La Villa Basque, Vernon, Kalifornia (2004), izen orokorrarekin aurkezten den proiektua film bik eta argazki sail batek osatzen dute. Lana beharrean proiektua, Kaliforniako hegoaldeko Vernon hiri txiki eta behinola oparoa bezalako inguru hain urrunean, komunitate baten bizitzara, euskaldunera, hurbiltzeko xedea duen elementu bakoitzak osotasun baten parte egiten duelako.
Espai Zero1-k arte garaikiderako ekoizpen eta aurkezpenerako urtero ematen duen Olot-eko arte plastikoetarako sariari esker 2003an kataluniar artista honek proiektu luze eta konplexu bat hasi zuen. Erakusketa hau hain zuzen ere erakunde bi hauen arteko lankidetzaren emaitza da rekalde aretoko aurkezpen hau.
Film biek, 16mmtan grabatu eta gero DVDra pasatuak, istorio berdin baten kapitulu bi eratzen dituzte. Euskal kolonoen oinordeko talde baten nortasun biak, euskalduna eta estatubatuarra, batera biziaraztearren eginiko ahalegina. Zintetako batek (11 min g.g.b.) xelebreki jantzirik, lehenengo begiradan klakerako zapatak diruditenekin, dantzari bat erakusten du, bestean, ia 40 minututako luzerakoan, emakume batek lehenengo bidai horren istorioa kontatzen duen bitartean, Euskaldun Handiaren bizia eta berea propioa ere. Izan ere, La Villa Basque Vernon-eko jatetxe bat da. Amerikar 'euskaldunek' zuzenduriko establezimendu ugarien arteko bat.
Beste askok bezala norberarena eta bestearenaren arteko dialektika, norbera rena dena eta bestea, jatorrizko kultura eta hezi direneko eta tradizioa ahaztu gabe beren seme-alabak hezitzen dituzteneko kultura egunez egun ulertu eta negoziatzen duen talde bat bezala oharkabez aukeratutako adibide bat.
Pelikula biek komunitate horren barrenetik testigantza adierazten badute, ar gaz ki sailak testuinguruaren keinu bat eskaintzen digu. Kamerak zeharki hartu tako ikurrak lekuko landaretza oparoarekin bizi dira eta hamaika galdera zabal tzen dituzte.
Erakusketarekin batera katalogoa izango dugu, proiektua bezala, La Villa Bas que, Vernon, California deituko da.