Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Ekintzak

Hurrengo ebentuak

Tailerra familian [4-11]

Jarduera eta ibilaldi hauek bereziki zuzenduta daude txikienek egin ditzaten, haiekin batera dauden helduekin. Rekalde Aretoak gune bat eskaini nahi du familiak artearen bidez elkarreragina izan dezan.

2017ko otsailak 25 
Hodeiak mozorrotzen
Isabel Garayren erakusketa ikusiko dugu eta  El cielo y su geometría izenburua duten margoak aztertuko ditugu istorio berrien eszenatokien bila. Aukeratutako lekuetatik abiatuta maskarak sortuko ditugu eta gure istorioen protagonista bihurtuko gara.

2017ko martxoak 18
Piezaz pieza
Gorria, urdina, verdea, beltza.... hamaika kolore aurkituko ditugu Isabel Garay-ren beirazko eskulturetan. Familian muralak osatuko ditugu eta koloreetako piezak konbinatuz serie ezberdinak sortuko ditugu.

2017ko apirilak 1
Aire harrapakariak
Isabel Garay-ren erakusketan hainbat eskultura ikus ditzakegu, buztinezkoak, beirazkoak, aluminiozkoak... Baina badago osagai berezi bat ere... airea! Hutsuneak izango dira protagonista tailer honetan eta estruktura bereziak sortuko ditugu airea harrapatzeko.

2017ko Maiatzak 20
Forma bigunak
Zapaldu, marruskatu, luzatu... Familian tamaina handiko estrukturak eraikiko ditugu material bigunak erabiliz. Isabel Garay-ren erakusketa bisitatuko dugu eta buztin erregogorrez egindako lanak arretaz aztertuko ditugu.

Doako jarduera aldez aurreko hitzorduarekin 944068707 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.eus helbidera idatziz.