Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Hurrengo ebentuak

Con la cámara a cuestas

2014ko Martxoak 8
17:00etik 18:00era

Publiko guztientzat.

Rekalde Aretoan Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu Con la cámara a cuestas. Miradas de mujer proiektuaren protagonistekin topaketa antolatuz. Argazkiak komentatuz, parte hartzaileek beraien esperientziak eta proiektuan parte-hartzea partekatuko dute taldearekin.

Con la cámara a cuestas, Deustuko Uniberstitateko Gizarte eta kultur erronkak eta giza eskubideak aldatzen ari den munduan ikerkuntza taldearekin eta Munduko Medikuak eta Ignacio Ellacuria Elkartearekin lankidetzan egindako proiektua da.

Proiektuaren helburu nagusiak, pertsona migratuen kultura eta batez ere arte garaikidearekiko eskuragarritasuna erraztea eta ahalduntze pertsonala sustatzea da, 2013ko abenduan EMMET GOWINen erakusketari  egindako bisita komentatuaren bidez.

Lankidetza honen bitartez argazkien narrazio eta testigantza ahalmena sustatu nahi dugu. Pertsona migratuen testigantza jaso nahi dugu, beraien egunerokotasunaren inguruan gogoeta egiteko, beraien egunerokotasuna hiri berri baten, kultura berri baten eta bizitza berri  baten.

Parte-hartzaileak bere osotasunean emakume migratuak dira. Hauek ateratako argazkiek eguneroko ibilbideak aurkeztuko dizkigute, ohiturak, familiarekiko erlazioa, ingurunea eta bizi diren auzoak.

Rekalde Aretoak otsailaren 27tik eta martxoaren 9a arte, Con la cámara a cuestas proiektu barnean egindako argazkiak aurkeztuko ditu.

Doako jarduera. Ez da beharrezkoa aldez aurreko izen ematea.