2011n Rekalde Aretoa eta AVIFESek (Buru-gaixotasuna duten Pertsonen eta Haien Senideen Bizkaiko Elkartea) lankidetza bat hitzartu zuten, AVIFESeko eguneko zentroetan garatutako jarduerei lotuta erakusketa aretoaren bisita hobeto aprobetxatzea ahalbidetzeko asmoz.
Eguneko zentro guztietako jarduerak esku hartzeko hainbat espazio oinarri hartuta egituratzen dira, sormen espazioa horietako bat dela. Testuinguru horretan Rekalde Aretoak antolatzen dituen aldi baterako erakusketak sormen espazioaren jarduerak antolatzeko eta gaur egungo praktika artistikoak ezagutarazteko erabiltzea proposatu zen.
Erakusketa bakoitzean eguneko zentroek Rekalde Aretoari lotutako bi saio dituzte: lehenengoa erakusketa espazioan eta bigarrena eguneko zentroan bertan. Lehenengo saioan helburu nagusia jatorrizko obra zein erakusketako artistaren edo komisarioaren proposamena eskuratzea da. Bigarren saioan ariketa praktikoagoa gauzatzen da, lehenengo saioan aztertutako planteamenduak garatzeko aukera ematen duena. Ondoren, eguneko zentro bakoitzeko sormen espazioa proposamenean sakontzen da, esperientzia sortzailea errazten duten hainbat jarduera plastikoren bidez.
2013an bi lankidetza urte bete ditugu, eta jada jarduera berriak prestatzen ari gara 2013-2014 ikasturterako.