Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Ekintzak

Aurreko ebentuak

ECOS #29 ERTIBIL JAPAN

2020ko irailaren 11an, 17:00etan

Maiztasun bat islatzen denean eta berriro entzuten dugunean, erdaraz Ecos deritzo (ohiartzuna). ECOS bitartekaritza-sortzaile proiektu bat da. Rekalde Aretoko erakusketa nagusienen kontra ikus-entzunezko aukeraketa bat jaurtitzen dugu, ahots berrien bitartez berriro entzunez. Horrela, erreboteaz baliatuz egiten dugu lan, esperientziatik ikasten saiatuz, difrakziotik.

ECOS #29 Borja Gómez Diez eta JuanPablo Ordúñez/MawatreS artisten Samurai Festa erakusketatik abiatzen da. Saio berri honetan Veva Linaza artistak bere lana aurkeztuko digu zuzenean, aretoan ikusgai dugun erakusketako lanekin erresonantzian.

ECOS #29 programa

Formatu presentziala berreskuratzen dugu, beraz saioa Rekalde Aretoan bertan izango da datorren irailak 11an, ostirala, arratsaldeko 17:00etan.

Guztion segurtasuna bermatzeko, ezin bestekoa da aldez aurreko izen ematea bai telefonoz 944068532 zenbakira deituz edo mezu bat bidaliz  salarekalde@bizkaia.eus helbidera.

Leku murriztuak.


Beste ebentuak