Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Aurreko ebentuak

Bilbao Art District

2014ko maiatzaren 02an, 10:00etan

Rekalde Aretoak Bilbao Art District Arteen Asteburua ospatzen du ordutegia 22:00ak arte luzatuz eta bisita iruzkinduak, tailerrak eta erakusketak antolatuz.

TAILERRA FAMILIAN
Maiatzaren 3an, larunbata.
11:00etik 13:00era.
4-11 urte bitartekoentzat heldu bat edo bi lagun dutela.
Jesús Pastorren erakusketa bisitatuko dugu eta denon artean artelanak, erabilitako materialak, texturak... eta askoz gehiago ezagutuko dugu.

BISITA IRUZKINDUAK
Maiatzaren 2a ostirala eta 3a, larunbata.
JESÚS PASTORREN erkausketari bisita iruzinduak artistaren eskutik.
Arratsaldeko 19:30etan.

TIXERT TAILERRA
T-Festak antolatutako tailerra izango dugu Bilbao Art District TIXERT lehiaketako finalista baten eskutik.
Publiko helduari bideratutako jarduera.
Izen ematea eta informazioa: http://t-festa.org/

TIXERT ERAKUSKETA
Aretoko sarreran, Bilbao Art District-eko kamiseta ofiziala diseinatzeko TIXERT lehiaketako kamiseta irabazlea eta diseinu finalisten erakusketa izango da, Gorka Eizagirrek diseinatutako erakustokian.

PERFORMANCE
Maiatzaren 3an, larunbata.
Take This Hammer performance-a Nathalie Mba Bikororen eskutik.
Arratsaldeko 20:30etan.


Beste ebentuak