2023ko abenduaren 01ean, 19:00etan
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Bizkaiko Foru Aldundiak Gida Bira ekimena jarri du martxan; ekimena Euskararen Etxeak ondu du, Bizkaiko foru museo eta aretoen parte hartzearekin.
Euskarak munduari begiratzeko modu bat eskaintzen digu, eta oraingoan, begirada hori bertsolarien bidez islatuko da Bizkaiko foru museo eta aretoetan. Bertsolariek gidari lanetan arituko dira museoko bisitetan, gure ondareari haien ekarpen oparoa eransteko eta bisitariei gure ondarearen bestelako ikuspegi bat erakusteko.
Bisita Ibon Ajuriagojeaskoarekin
2023ko abenduak 1, ostirala
19:00etan
Sarrera librea lekuak agortu arte.