2022ko martxoaren 25ean, 18:30etan
Maiztasun bat islatzen denean eta berriro entzuten dugunean, erdaraz Ecos deritzo (ohiartzuna). ECOS bitartekaritzasortzaile proiektu bat da. Rekalde Aretoko erakusketa nagusienen kontra ikusentzunezko aukeraketa bat jaurtitzen dugu, ahots berrien bitartez berriro entzunez. Horrela, erreboteaz baliatuz egiten dugu lan, esperientziatik ikasten saiatuz, difrakziotik.
Saio berri honetan Laida Lertxundi gonbidatu dugu Izaskun Araluzearen lanarekin erreberberatzera.
Ezin bestekoa da aldez aurreko izen ematea bai telefonoz 944068532 zenbakira deituz edo mezu bat bidaliz salarekalde@bizkaia.eus helbidera.
Leku murriztuak.