Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Ekintzak

Hurrengo ebentuak

MAHAIA proiektuaren aktibazio prozesurako deialdia

2019ko abenduaren 20an, 00:00etan

Mahaia, Rekalde Aretoak, La Caracola (Iruñea) eta La Maisonek (Baiona) antolatua eta Alexandra Baurès eta François Loustauk komisariotutako ikusizko arteen proiektu bat da. Euskadi-Nafarroa-Akitania berria euro-eskualdeko laguntza jasotzen du.

Mahaia, Yves Chaudoüet artistak in situ imajinatutako instalazioa da eta programari izena ematen dio. Zortzi metroko diametroa duen eta hiru zati berdinetan banatua dagoen mahai biribila da. Heren bakoitza probintzia bakoitzeko erakusketa gune batean jarriko da: Rekalde aretoko ezkaratzean (Bilbon), Hiriartea / Ziudadelako Labean (Iruñean) eta Bolborategian (Baionan) 2020ko apirilaren 1etik, maiatzaren 17ra.

Mahaia, hiru lurraldeetako hiru artisten bila dabil (Euskadi-Nafarroa-Akitania berria) mahaiaren aktibazioa modu bateratuan egin dezaten, hau da, mugaz gaindiko mahai honen balizko topaketen inguruan hausnartu dezaten eta bi alorren inguruan proposamen bat egin dezaten:

•In situ, espazio bakoitzean lekuko publikoari zuzendutako ekintza edo obren ingurukoa.
•Errealitate areagotuaren alorrean, hiru herrietako publikoen elkarrekintza bilatuz eta bisitarien esku jarriko den aplikazio birtual baten diseinu eta ekoizpenerako gidoi bat.

Sorkuntza prozesu hau hiru artisten arteko elkarlan efektibo gisa planteatzen da. Hiru lurraldeen arteko trukaketak abiarazteko elkarlan bat.

NORI ZUZENDUA DAGO

40 urtez behitiko artistei (norbanakoak zein kolektiboak), Euskadi, Nafarroa edo Akitania berria, hots, Euskal Herrian edozein alor artistikoan aritzen direnei zuzendua.

INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN EMATEA

Huarte Zentroa: https://www.centrohuarte.es/mahaia-proiektuaren-aktibazio-prozesurako-deialdia/

Izena emateko epea: 2019ko abenduak 20


Beste ebentuak