2014ko maiatzaren 08an, 17:30etan
Arte batxilergoko eta Arte Ederretako lehen mailetako ikasleentzat bideratuta.
Saioaren lehenengo partean, Lourdes de la Villak erakusketaren barne gidatuko gaitu. Ibilbidean zehar sormen prozesuak eta artelanen edukiak azalduko dizkigu artistak.
Bisitan jorratutako gaietan sakontzeko asmoz, jarraian prozesuaren irudiak proiektatuko dira, serigrafiatuak izateko irudien bilbatzetik, pinturaren fabrikaziora. Azkenik dinamika plastiko bat proposatuko da.
Apuntatu zaitez salarekalde@bizkaia.net helbidean edo 94 406 87 07 zenbakira deituz.
Izena emateko epea: maiatzak 6, asteartea.
*ezinbestekoa aldez aurreko izen ematea.
Doako jarduera.
2026ko urtarrilaren 28an, 18:00etan
2026ko urtarrilaren 27an, 18:00etan
2026ko urtarrilaren 23an, 18:00etan
Artista tailerra: Maria Muriedas
2026ko otsailaren 05ean, 18:00etan