Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Egunekoak

Juan Carlos Eguillor

2025eko martxoaren 01etik irailaren 28ra


Rekalde Aretoak Juan Carlos Eguillor (1947-2011) artista bilbotarrari eskainitako erakusketarik zabalena aurkezten du. Sortzaile polifazetiko hau komikigilea, umorista grafikoa, kartelgilea, liburu, aldizkari eta egunkarien ilustratzailea, haurrentzako ipuinen idazlea, zinema eta telebistako gidoilaria, eszenografoa, eta bideo-arte, infografia eta net.art-aren aitzindaria izan zen. Ekoizpen zabal horrek ondo islatzen du «errealitateaz hartu zuen mendekua», irudimena, umorea eta begirada «samur, eszeptiko eta krudel» bat erabiliz, berak definitu zuenez.

Komisarioa: Garikoitz Fraga Angoitia



Juan Carlos Eguillor eskuorria

Irudiak