2003ko maiatzaren 01etik ekainaren 30era
Andrew Bick-ek komisariatutako talde erakusketa. Linda Besemer, Andrew Bick, Rolf Bier, A.K. Dolven, Patrick M. Fitzgerald, Pia Fries, Ben Ravenscroft, David Rhodes, Sherman Sam eta Sonita Singwi-ren lanak zituen.
Ia ziurtasun osoz, pintura mende honetan modernitate estetikoaren eraldaketak gehien sufritu eta, nolabait, zirikatu izan duen medio artistikoa da. Medio honek duen bere mugak hausnartzeko gaitasunean datza zehazki bere gaztetasuna. Zentzu honetan Sight Mapping erakusketak 80. hamarkadako gertakizunen ostean abstrakzioaren iraultzearen bertsio berezi bat eskaintzen zigun. Hamar artegilek pintorea eta mihisearen arteko asmamenezko txunditzea bersortu zuten, nahiz eta errepresentazioaren ideiatik urrundu, irudiaz, ikusmenaz eta koloreaz liluratu den pintura batekiko plazerra.
Erakusketa hau Pro-Helvetia - Arts Council of Switzerland, The Brithish Council eta AHRB - Arts and Humanities Research Board-en laguntzaz laguntzaz egiten da.