Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Egunekoak

BESTE BAT!

2004ko urriaren 21etik abenduaren 05era

Badira jada hogei urte euskal rock erradikalaren izenpean jaio zirenetik eta oraindik txosna, taberna eta irratian ere entzuten dira. Hamarkada artega baten soinu banda eta gure oraintsuko historia kolektibo eta norbere irudikariaren atal ordezkaezina osatu zuten abestiak dira.

Kontzertu amaierako "Beste Bat!" ohiko oihuak, Beste bat!ek, rocka erreferentziatzat harturik, nortasuna, taldea, kultura eta baita espazio publikoa bezalako ideiei ere heltzeko era bat eta garai bat koskatu zituen kultura mugimendu baten musika, grafika eta emozioen inguruko geografiatik ibilbide bat proposatzen du. Proiektuak urriaren 21etik abenduaren 5era rekalde aretoko Kabinete Abstraktua harturik, artxibo materialetara bidea erraztu nahi du eta gure historia hurbileko mito bati indarra kendu. Beste bat! musika, kartelak, fanzineak, bideoak eta bere protagonistekin mahainguruak biltzen dituen proposamen bat da. Iragan hurbilaz ez ezik, egun gugan duen eragina ere pentsatzeko aukera bat.

Punka bezalako azpi-kulturari dagokion mugimendu orokor batek testuinguru lokal batean lekua aurkitu eta fenomeno zehatz bilakatzea ez da euskal kasuaren berezitasuna. Euskal rock erradikala talde irudikarian sartu zeneko indarra, ordea, agian bai. Horregatik da kultura ikasketa zein arte ekintza bezalako diziplinen ikuspuntutik gogoeta eta ikasbide arrazoi izatea fenomenoa. Egun badira afektu erreferente hau erabiliz talde esperientziaren ideiaren inguruan beraien lanetan behin eta berriro bueltatzen diren euskal artegile anitz.

Miren Jaio eta Fito Rodríguez-ek komisariatutako proiektuan berrogeita hamar pertsona baino gehiagok parte hartu du eta material grafiko eta jatorrizko testuak dituen 124 orrialdedun argitalpen batekin dator: euskal rock erradikalaren errepertorioko hamazortzi abestik ekarritako artista, idazle, bertsolari, musikari edo marrazkilarien beste horren beste gogoeta grafiko eta idatziak.

Udazken honetan rekalde aretoko Kabinete Abstraktua 80. hamarkadako Euskal Herriko punk eztandari buruzko gogoeta bideratzeko inguru bezala balio duen (bideoklip, kontzertuen grabazioak, irrati elkarrizketak, Eresbil bildumako kartelak, fanzinea eta jatorri anitzeko aldizkaridun) dokumentu artxibategi bilakatzen da. Lehenik eta behin objektuaren fetitxizazio nostalgikoari uko egin zaio eta materialenganako hurbilketa erraztea izanik xedea.

DOKUMENTAZIO GUNEA
Asier Mendizabalek diseinatutako gunea

Eresbil, Musikaren Euskal Artxiboaren kartelen bildumaren selekzioa
Napartheid-en Fanxinoteka
Bideoa aukeran: kontzertuak, bideo-klipak eta dokumentalak
Entzuteko guneak: irratsaio, kontzertu eta elkarrizketak
Muskaria aldizkariaren bertsio digitala
Kartel multiplea. Iñaki Garmendia