Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Egunekoak

Equipo 57

1994ko martxoaren 01etik apirilaren 24ra

Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, MNCARSekin batera egindako erakusketa.

Equipo 57ko atzerabegirakoa Bilbora heltzen da 1993ko irailaren 14tik azaroaren 8ra arte MNCARSen aurkeztu ondoren. Erakusketak ehun bat pintura, hamaika eskultura, diseinuzko hainbat objektu eta Kordoba eta Danimarkan filmatutako bi pelikula batzen ditu. 

Equipo 57 (1957-1962) artista kolektiboa izan zen, Pepe Duarte, Juan Serrano eta Juan Cuenca kordobarrek, Ángel Duarte cacerestarrak eta Agustín Ibarrola bizkaitarrak osatutakoa.  Espainiako artean sortutako sozializazio ekimen garrantzitsuena garatu zuten, ikerketa plastikoa zientzia hausnarketarekin bat eginez. Horretarako, obra artistikoen gauzapen kolektiboaren aurretik eztabaida eta ikerketan oinarritutako lan-metodologia hartu zuten abiapuntutzat. Espazio plastikoa zabaltzeko beharrak  Interaktibitatearen Teoria garatzera eraman zituen, non forma, kolorea, marra eta masa elementu independente eta autonomo gisa esistitzen ez direla baieztatzen duten, bai ordea dena dela espazioa, bere funtzio dinamikoak bereiztua. 

Equipo 57ko bost kideek sortze-manifestu bat sinatu zuten Parisen 1957ko udazkenean.  Bertan, artearen merkantilismoa eta forma plastikoen geldialdia salatu zuten, lan-metodo kolektiboaren alde eginez, pertsonalismorik eta banako egilerik gabe. Ordutik aurrera eta 1962 bitartean, arte-lanak talde moduan sortu eta sinatu zituzten, kulturaren komertzializazioaren kontra borrokatzeko helburuarekin. “Lan kolektibo eta despertsonalizatua zen, garaiko eta gaur egun dirauen indibidualismoren gehiegizko gorespenari aurre egiten ziona. Abangoardian geunden, eta berauk plataformak zituen tokian”, Agustín Ibarrolaren hitzetan. 

Pariseko Café Rond Pointen erakutsi zuen lehenengoz Equipo 57k bere obra. Banakako lanak ziren oraindik, kubismo sintetikotik gertu. Hala ere, haietariko batzuetan koloreztatutako eta gainjarritako formak agertzen ziren, ondoren euren lana bereiziko zuten ezaugarriak. Arte plastikoak ulertzen zituzten eguneroko bizitza eta hirigintzarekin lotutako objektuetarako aplikagarriak diren emaitza praktikoetara iristeko ikerketa bide bezala, arteak eta diseinuak bat eginez. 

Taldearen hastapenak pintura eta teoria plastikoari lotuta egon ziren, baina pintura eta ekoizpen teorikoaren bitartez eskultura eta arkitekturara bideratu ziren kideak espazio fisikoa, espazio arkitektonikoa eta espazio plastikoaren interaktibitatearen alorreko ikerketen emaitza logikoa bezala, hiri eta etxe-altzarien prototipoekin batera. Jarrera honek  artea eta lanbideen leheneratzea eta interbentzio soziala artearen bitartez uztartzen ditu.

Erakusketa bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=Sk27fiA5pcc


 



Irudiak