2015eko urtarrilaren 13tik otsailaren 15era
Rekalde Aretoak Erika Ederen (Bilbo, 1961) Piel de Lluvia (Euria Azala) erakusketa aurkezten du, Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza artistikorako bekak eskuratu dituzten artistak azaltzeko xedez abiarazitako barriek 2015 programaren barruan.
Erakusketa honen ardatza itsasoa da, baina zein itsaso. Higatzen duen itsasoa, geologiakoa, edo Odiseako itsasoa, gizakiz eta abenturez egina. Itxaso bakarra dago edo itsaso asko. Atlasek batera erantzuten diote galdera horri. Erakusketa hau ere korala izango da. Irudi eta testu bakoitzean, sentipen eta bizipenen itsasaldiaren hara-hona sumatu ahal izango da, aurre egiten dien itsasoaren aurrean. Bere isiltasuna edo aztarna da erakusketa honen gaia. Itsasoaren isila eta aztarna.
Jose Ignacio de Aguísola
Piel de Lluvia (Euri-azala) izeneko erakusketan, argazki-sail bat agertzen da, José Ignacio Anguisolaren testuz lagunduta. Familiaren memoria da erakusketaren leitmotif-a. Bizi izandako tokiak eta paisaia berreskuratuz, artistak informazioa biltzen du, noiz aurreko argazkiak errepikatuz, noiz beste batzuek idatzitako kontakizunak, literatura edo gutuneria jasoz.
Itsasoa erreferentetzat hartuta, Erika Ede bere aurrekoen eta bere iraganaren munduan barneratzen da. Bidaia eginez aurkitzen duen itsasoa da, bere argazki izoztuaren gainean jarriz bere kameraren kliskagailuaz berriz jasotzen duena; edo Kantauri itsasotik hurbil dagoen beste hori, aitonaren argazki zahar baten gainean bere begirada paratuta islatzen duena.Artistaren hurbilpen pertsonal bat da, familiako esperientzian oinarritua, horrek bere bizitzako zenbait unetan Baltikoko eta Bizkaiko itsasaldeekin sortzen dion loturaren isla. Proiektu honetan, berriz katalogatzen ditu toki horiek, iraganeko argazkietan, olio-margolanetan, gogora berriz ekarritako pasadizoetan ageri ziren lekuak. Aurrena, zehatz azaltzen du itsasaldea, Lagako hondartzatik hasita, eta, Europa osoaren gainetik hegaldatuz, Rigako Daugavaren deltatik Mërsrags lurmuturrera hedatzen den itsasaldera iristen da.
ARTISTA
Erika Ede Bilbo eta Berlin artean bizi da eta lan egiten du. Artearen Historian eta Arte Ederren lizentziaduna da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsetik. 1997. urtetik Bilboko Guggenheim Museoko Argazkigintza Saileko koordinatzaile eta argazkilari iraunkor gisa lan egiten du, eta UPV/EHUko ohorezko irakaslea da. 1994tik gaurdaino, Europako eta Ipar Amerikako prentsako hainbat argitalpenen lankidea izan da: Fígaro, El Correo, Washington Post, Geo, Elle, Art in America, Kunstforum, etab.
Horrez gain, elkarlanean aritu da Berlingo beste argitalpen komertzial batzuekin eta Europako eta Estatu Batuetako museoetako arte-argitalpenekin.Egin dituen erakusketen eta lortu dituen sarien artean hauek nabarmendu behar dira: European Award for Women Photographers. Places of Life, Prato, Florentzia, Italia, 2001; Foto Bild Berlin. Fair of Contemporary Photography, Berlin; Galaxia Gutemberg Galeria, Bartzelona; Kunst Köln, Alemania, 2001; Museo Zucchi, ClicArt Galeria. Its a Mans World, Milan, 2004; BBK Aretoa, Das ist Berlin, Bilbo, 2005; Paris Photo Off. FêtArt. Retratos, Paris, 2006; Espacio Marzana Galeria. Retratos, Bilbo, 2007; MuVIM, Retratos, Valentzia, 2008; Fotonoviembre, Botanischer Garten, Tenerife, 2009 eta Bilbao Arte, Grüße von Nah und Fern, Bilbo, 2012.