2009ko ekainaren 18tik irailaren 06ra
Carles Guerra-ren proiektu hau osorik eskainita dago 1979. urteari. Hortaz, urte horretako arte, kultura eta politikako testuingurua aztertzen du; eta hurrengo urteetan politika-, kultura- eta, batez ere, arte-esparruan erabakigarriak izango diren gertakaririk funtsezkoenak ikertzen ditu.
Izan ere, 1979. urtean, merkataritza librean oinarritutako ekonomia-eredu berria jarri zen abian, Ronald Reagan-ek eta Margaret Thatcher-ek sinatu zuten akordio ingeles-amerikarraren ondorioz. Proiektuan, argi aurkezten dira mundu osoko ekonomia kudeatzeko aldaketa berri eta paradigmatiko horrek ekoizpen-, kultura- eta arte-eredu berrietan izango dituen ondorioak.