Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Aretoa

Aurkezpena

Rekalde Aretoa egungo arte-jarduera askoren ezagutzan, harreran eta hedapenean sakontzeko helburua duen gune bat da.

1991. urtean sortu zenetik, aretoaren ibilbidea estuki lotuta egon da gure mugen barnean eta kanpoan ekoizten den arte garaikidearen ikerketarekin, eta, ildo horretan, egungo artearen ardatz diren eztabaidetan oihartzuna izan duten lan-proposamenak egin ditu.

Rekalde Aretoak leku egokia izan nahi du funtsezkoak diren gako batzuk batera landu ahal izateko, hain zuzen, arte-ekoizpenaren esanahiari, artearen aurkezpen- eta erakusketa-mota ezberdinei, eta era askotako ikusleekin elkarrizketan aritzeko gaitasunari dagozkien gakoak.

Egitura aldetik bi gunetan bananduta egonik, Rekalde Aretoak abiadura ezberdinetan ibili nahi du, era askotako lan-formatuetan sakondu ahal izateko, erakusketak, lan-aurkezpenen proiektu zehatzak, eztabaida-saioak, bideo-emanaldiak, hitzaldiak eta argitalpenak prestatuz. Rekalde Aretoak kulturaren hizkera desberdinei buruzko eztabaida irekian parte hartu nahi duten guztiek eratuko duten "gunea" izan nahi du. Azken batean, gaur egungo jarduera artistikoa ikasteko plataforma bat izan nahi du.

REKALDE ARETOA BISITATZEA
Rekalde Aretoa bizitatzen duzun bitartean, lagundu artea babesten.

Arau hauek artelanen kontserbazioa eta bisitarien segurtasuna bermatzeko ezarri dira.
Zure laguntza oso garrantzitsua da.

  • Artelanak hauskorrak dira eta kaltetu ahal dira. Zentzuzko tarte bat utzi artelanei dagokienez eta mesedez, ez ukitu.
  • Ezin da objektu zorrotzik edo objektu handirik sartu (euritakoak, maletak, etab.).
  • Itsu-txakurrak ikusmen arazoak dauzkaten pertsonekin sartu ahal dira, ezin da beste animaliarik sartu.
  • Umeekin bazatoz, eduki itzazu zugandik hurbil eta arretaz zaindu euren portaera, eragozpenak sortu ahal baitizkiete gainerako bisitariei.
  • Erretzea eta jatekoak edo edatekoak sartzea debekatuta dago .

Eskerrik asko


Imágenes

  • Rekalde Aretoko instalazioen kanpoaldea
    Rekalde Aretoko instalazioen kanpoaldea
  • Rekalde Aretoko instalazioen kanpoaldea
    Rekalde Aretoko instalazioen kanpoaldea
  • Rekalde Aretoko instalazioen kanpoaldea
    Rekalde Aretoko instalazioen kanpoaldea
  • <DIV class=pie>Rekalde Aretoko sarrera</DIV>
    Rekalde Aretoko sarrera