Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Erakusketak

Aurrekoak

Saray Pérez Castilla

Paisajes Invisibles

2018ko uztailaren 11tik irailaren 02ra

Rekalde Aretoak, Saray Pérez Castilla-ren (Burgos, 1987) erakusketa aurkezten digu Kabinete Abstraktuan, barriek 2018 programaren barruan. Programa horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak sorkuntza artistikorako ematen dituen bekak jaso dituzten artisten lanak ematen dira ezagutzera.

Saray Pérez Castillaren lana memoriaren eta lurraldearen gatazketara gerturatzen da teknologia eta ahozkotasuna modu delikatuan erabiliz. 2015. urtetik Tindoufeko (Aljeria) errefuxiatu sahararren kanpalekuen inguruan lan egiten du; bertan, prozesu luze bat osatzen ari da paisaiaren eta historiaren esperientzia subjektiboan sakontzeko, era honetan: deyar izenekoekin (hassania hizkuntzan jakitunak direnak) elkarrizketak izanez, erakusketa gunean ukimenezko material eta formak baliatuta entzunaldi kolektiboak eginez; haiek guztiek zentzumen-konplexutasun handiko mundu bat azaltzen digute, eta begia da mundu horretan organo nagusia.

Bilduma honetan, artistaren grabaketak Sahararren aldeko beste aktibista batzuek egindako beste dokumentu batzuekin batera topa daitezke, garai bateko kolonia espainiarraren eremuan (gaur egun Marokok okupatzen du) irmo jarraitzen duten aktibistena, hain zuzen. Teknologia eta hitza elkarrekin harremanetan jartzeko askotariko formak ikus daitezke, salatzeko eta ikusgaitasuna emateko formak erresistentziaren alde humanotik begiratuta.

ARTISTA www.paisajesinvisibles.org

Saray Pérez Castilla (Gamonal/Bilbo, 1987). Diziplinez haragoko artista. Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Zeramika: Artea eta Funtzioa (2014) masterra egin zuen bertan, eta gaur egun Elkarrizketaren paisaiak konplexutasunaren aroan (UPV/EHU) izeneko doktorego-tesia egiten ari da leku berean; artea (zeramika-teknologia) eta kolonialismoak nahasten dituen ikerketa bat da, giza eskubideak eta memoria historikoa bereziki.

Artista eta ikertzailea, 2013. urtetik pertzepziozko paisaia arakatzen du zentzumen-ikusezintasunaren lurraldeetan, kolonizazioarekin emaitza dena. Ikuspegi horretatik kokatzen du bere obra nahiz jardute artistikoa alferrikako lurraldeetan; gune horietan, anbizio sozio-espekulatzaileak atzean geratu dira eta identitatearen, memoriaren ahanztura nagusitu da.  Paisaia berriak bilatzeko ahalegin horrek eraman du Espainiaren barneko eta kanpoko hainbat lekutan bizitzera eta ikertzera, eta horren ondorioz, hainbat sari eta beka eskuratu ditu, erakusketak antolatu, egonaldiak egin… Hauek dira jasotako sari aipagarri batzuk: BilbaoArte Produkzio Beka (2018), Provincia 53, CDAN (Huesca, 2018), Provincia 53, MUSAC (Leon, 2017-2018), El Panóptico del Sahel, CAB (Burgos, 2017), Shedding the skin –LinzIMPORT, Architekturforum Oberosterreich (Linz, Austria, 2017), Bizkaiko Foru Aldundiak emandako produkzio-beka (2016), Artifariti, Tindoufeko Errefuxiatu Sahararren Kanpalekuak (Aljeria 2014-2015-2016), Ertibil Bizkaia (Bilbo, 2012-2013), NON-STOP, Montehermoso Kulturunea (Vitoria-Gasteiz, 2012)…



Irudiak