Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Egunekoak

Jesús Lizaso

Re flexión

2016ko urtarrilaren 29tik maiatzaren 01era

Komisarioa: José Julián Bakedano

Re flexión (Hausnar aldia) izenburua aukeratu du Jesús Lizasok (Barakaldo, 1961) azken hamarraldian egin dituen 27eskultura erakusteko; eta arreta berezia jarri du sortu berri dituen lanetan. Bere ibilbide pertsonala, eboluzioa ikusi daitezke erakusketan; berak alde batera utzi eta gero figurazioan errotutako lanak, eta antropomorfikora eta sinbolikora lotutako erreferentziak. Azkenaldion, bere buruari egiten dio erreferentzia, eta horrexek gidatzen du bere proposamen plastikoa, Ortotropiak deitu duen eskultura-seriean. Bolumenak, lerroak, espazioak eta hutsuneak birsortzen ditu, besterik ez. Hala dio Lizasok. Lan-osagai hutsak dira materia eta forma, esanahi pertsonal edo gogo-aldarterik gabe.

Rekalde Aretoan jarritako lanen antolamenduak ez du ordena kronologikorik, ostera. Apustu bat da piezen artean elkarrizketak eta elkarketak eratzeko, era dinamikoagoan irakur daitezen. Nahiz eta lan publiko zabala izan, Begi engranatzea (Engranaje ocular) (2005) dago bakarrik erakusketan,normalean Basauriko Social Antzokian egoten dena. Bere lantegikoak dira gainerako lanak; sortu berriak, horietako batzuk.

Gainerakoan, metala eta egurra manipulatzen ditu, eta lan-prozesu horrek gidatzen du erakusketa. Horren aurretik, fisikoagoa zen prozesua, espekulatiboa baino. Eskultoreak esperimentazioan aurrera egin ahala, lan-serie bat sortu du materialen plastikotasunarekin jokatuz muga harrigarrietaraino, arinaren eta astunaren, eta zurrunaren eta malguaren arteko dialektika antzeko batean. Sarri, bere lanak badu ironiatik. Mahai tolestua II (Mesa Doblada, 2015) delakoan, magia-joko bat erakusten digu ia: ezertarako balio ez duen objektu absurdoa bilakatu du mahaia, eta materialen kalkulu fisikoa azpikoz gora jartzen du, berriz, Press II (2012) eta Grabitatea3I (Gravedad3 I, 2013) piezetan.

Beste batzuetan, egurraren malgutasun engainagarria protagonista da hainbat ariketa plastikotan, espiral edo kiribil itxurarekin; inoiz burdinaren pisuaren barruan ageri dira, balizko destolestu batean; esaterako, Umeen jolasa (Juego de niños, 2014) piezan, edo oreka ezegonkorra dute metalezko oinarriaren gainean; hala gertatzen da Sugea (2010) piezan.

ARTISTA www.jesuslizaso.com

Jesus Lizasok 1983an ekin zion ibilbide artistikoari, Basauriko Kultur Etxeko Zeramika eta Eskultura Tailerrean sartu zenean. Aurretik, Lanbide Heziketa ikasi zuen, Metalaren arloan, eta arotzerian ere behar eginda zegoen. Lan-aurrekari horiek burdina eta egurra lantzera eramango dute bere eskulturagintza, denboraren poderioz. Erreferente horiexek oinarri izan ziren zeramikan egin zituen lehen urratsetan. Haiei daude lotuta torlojuak eta iltzeak, buztin erregogorrean eginak; horietako batzuk neurri handikoak dira. Gerora, euskal ikonografian oinarritutako piezak ere moldatu zituen.

Laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieratik aurrera, ostera, figurazioa baztertu, eta sintesian eta abstrakzioan sartuko da; burdina eta egurra erabiltzeari ekingo dio, adierazpide eta plastikotasunaren bide bezala, azken Ortotropiak sortu arte.

Lan publiko zabala du; Bartzelonako Museo Olinpikoko Artearen Urrezko Domina lortu zuen (2000), eta Florentziako Bienalaren urrezko domina eskuratu zuen, Lorenzo Bikaina izeneko lehen sariarekin. Banakako hogeita hamar erakusketatik gora egin ditu, eta talde-erakusketa ugari. Horien artean nabarmenak dira AEBetan egin zuen bira 2000ko hamarkadan, eta Toledoko Arte Zirkuluan proiektatutako erakusketa (2010). Durangoko Arte eta Historia Museoan egin du azken banakako erakusketa (2014)