Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Egunekoak

Luis Candaudap - Txus Meléndez

2022ko irailaren 01etik azaroaren 01era

Rekalde Aretoak Luis Candaudap eta Txus Meléndezen JLC (Marrazkiak / Dibujos) erakusketa aurkezten du. Ekainean Bergarako Aroztegi Aretoan izan ondoren, bi artistek batera egindako erakusketa bat ikus daiteke orain Bilbon, paper gainean egindako ia hirurogeita hamar marrazki biltzen dituena.

Luisek José Luis Casado Arsuaga, Arte Ederretako fakultateko irakasle eta margolariaren margolan ezezagun bat aurkitu zuenean hasi zen erakusketa. Koadro horretan agertzen zen irudia deigarria egin zitzaion, eta handik aurrera marrazten hasi zen. Geroago, marrazki horien argazkiak Txus Melendezi bidali zizkion, eta, horrela, bi artisten artean irudiak trukatzeko prozesu bat sortu zen.

Luis Candaudap eta Txus Meléndez 30 urtetik gorako ibilbide oparoak lagunduta, 1964an Bilbon jaioak biak, hainbat erakusketa egin dituzte elkarrekin, obra komunak eta euskarriak bereizita landuz. Banaka erakutsi dituzte beren lanak erakusketa indibidual eta kolektiboetan, bai tokian-tokian, bai nazio eta nazioarte mailan. Gaur egun, pinturan duten dedikazio profesionalaz gain, bi sortzaileek UPV/EHUko AAEEtako fakultateko pintura masterrean irakasten dute.

ESKULIBURUA [PDF]


Irudiak