Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Aurrekoak

Andrea Acosta

Manual de uso

2014ko irailaren 04tik urriaren 12ra

Rekalde Aretoak, Andrea Acostaren (Bogotá, 1981), Manual de uso aurkezten du, Komanditario Berriak plataformaren lehenengo proiektua Euskal Herrian. Orain dela 20 urte Frantzian sortutako plataformak, artistak gonbidatzen ditu gizarte zibilak aditzera emandako desio eta beharrak erantzuten dituzten proiektuak burutzeko asmoz.

Behin Bilboko Euskaldunako zubia gurutzatu eta gero, normala da hiria bertan amaitzen dela pentsatzea. Batik bat turismo-bulegoko mapa bat esku artean badugu, puntu horretan bertan mozten da-eta. Zaila da imajinatzea bidea mozten duen orubearen atzean hiriko beste 2,5 km daudela, penintsula fin eta luzea osatzen duten Deustuko Erribera eta Zorrotzaurre auzoekin. Orain dela urte asko, lursail hau Deustuko Elizaurrearen parte izan zen, baina igarobide bat zabaltzea pentsatu zen itsasontzien trafikoa arindu eta uholdeak ekiditeko. Ez zen amaitu, eta jatorrizko erribera penintsula bihurtu zen, tailer eta lantegiz betetako penintsula bizia. Industriaren krisia iritsi zen arte. 80. hamarkadaz geroztik hainbat masterplan-ek berreraikitze integralak proposatu dituzte. Azkena bat dator Bilbon azkeneko urteetan eraiki den irudi modernozale, aseptiko eta distiratsuarekin, hiriaren historiaren oinarria kedar-hautsa, nabe, meategi eta ontzioletan oinarritzen dela ukatu nahian.

Beharbada iritsiko ez diren suntsiketa eta b rreraiketaren zain, penintsulak bere eraikinak hondatzen ari direla ikusten du, natura orubeetan hazten; aurrien okupazioa ikusten du, arrantzaleak beren kanaberak erriberetan sartzen, bizilagunak jaietan sardinak erretzen, graffitiak hormak estaltzen; nabeak antzerkiz eta industria sortzailez betetzen; pertsonak joaten, etortzen ikusten ditu, eta urruntasunean, haren perfekzio-faltarengatik beldurtuta inoiz bertan oinik jarri ez duten Bilboko bizilagun ugari.

Baina, egia esan, penintsula hiriak nola eraldatzen diren ikusteko adibide bikaina da. Bilboko memoria horrelako lekuetan gordetzen da gaur egun, bere konplexutasunaren ondorioz irakurtzeko zailak direnak, kontraesan eta justaposizioz beteta dagoen hizkuntza erakusten dutelako. Zailtasun horrek bertan ikusten duguna estrapolatzeko aukera ematen digu, hiriaren historiari buruz modu espezifikoan badihardute ere, hiriaren hiztegi globala erabiltzen dutelako ere, natura eta eraikinen arteko talkari buruzkoa, funtzioa eta erabileraren artekoa. Penintsulak bre buruari buruz hitz egiten digu, hala nola eraldatzen diren beste leku askori buruz ere. Haren lengoaiak aldi berean tokikoa eta globala izateko gaitasuna dauka.

Industriaren ondoko espazioez gogoeta egin nahi duen hiritar talde baten eskaerari jarraituz, Andrea Acosta artistak lengoai hori transmititu nahi du, objektuak, arrastoak eta kaleak diren silaba, hitz eta esaldien bitartez. Bere lanak interpretazio-klabeak ematen ditu: ezkutuan dauden eta hiri-okupazio ezberdin eta erabilera alternatiboko beste aberastasun batzuen esplorazioa eta bilaketa sustatzen ditu. Orokorrean, ahaztuta eta utzita dagoen memoria baten presentzia erakusten digu, eta baita historiadun eta, etorkizunera begira, aukera handiak eskaintzen dituzten espazioen memoria ere, arkitektura-, historia-, landare- eta gizarte-lengoaiarekin ehotuta.

Baina, batez ere, hiria nola ikusi eta bizitzen dugun hausnartzeko aukera eskaintzen digu; toki horiei egiten zaien begiradaren bitartez eraikitzeko modu berri bat proposatzen digu, ikusteko dugun modua berreziz, ikasitakotik garbitzeko eta hiriak, espazio guztietan, eskaintzen dizkigun lengoaia formal eta historikoak irakurtzeko gai izan gaitezen.

ANDREA ACOSTA (Bogota, 1981) Berlinen bizi eta lan egiten du. Bogotako Andeetako Unibertsitatean ikasi zuen (2005), ondoren Weimareko Bauhaus Universitätean Artea Esparru Publikoan eta Estrategia Artistiko Berriak masterra eginez (2008). Espazio publikorako proiektuak, erakusketak eta argitalpenak burutu ditu Alemania, Austria, Belgika, Kolonbia, Hego-Korea, Espainia, Frantzian eta Errusian. Bestetik, artisten hainbat erresidentziatan hartu du parte, Palais de Tokyoko Le Pavillon esperimentazio laborategian kasu. Graduiertenförderung des Freistaates Thüringen beka jaso zuen 2009an, eta Bauhaus Hochschule Preis saria 2008an.

Fondation de France-k proposatzen duen KOMANDITARIO BERRIAK ekintzaren bitartez, gizarte erronkei edo lurralde garapenari aurre egiteko, hauengatik kezkatzen diren herritarrei artista garaikide batekin elkartzeko aukera eskaintzen zaie. Eintzaren originaltasuna hiru jokalarien konbinazioan oinarritzen da: artista, herritar komanditarioa, eta Fondation de France-k kreditatu duen bitartekaria; era berean, bazkide publiko eta pribatuak proiektuaren inguruan biltzen dira ere. Euskal Herrian, Komanditario Berrien proiektua Arte azia elkarteak burutzen du, eta proiektuaren bitarteka itza Haizea Barcenillaren esku egon da. Proiektu honen komanditarioak Andrea García Crespo, Aloña Intxaurrandieta, Ismael Manterola eta Mikel Martínez Vítores dira. www.nouveauxcommanditaires.eu



Irudiak
  • Manual de uso. Andrea Acosta, 2014
    Manual de uso. Andrea Acosta, 2014
  • Manual de uso. Andrea Acosta, 2014
    Manual de uso. Andrea Acosta, 2014
  • Manual de uso. Andrea Acosta, 2014
    Manual de uso. Andrea Acosta, 2014
  • Manual de uso. Andrea Acosta, 2014
    Manual de uso. Andrea Acosta, 2014
  • Manual de uso. Andrea Acosta, 2014
    Manual de uso. Andrea Acosta, 2014
  • Manual de uso. Andrea Acosta, 2014
    Manual de uso. Andrea Acosta, 2014
  • Manual de uso. Andrea Acosta, 2014
    Manual de uso. Andrea Acosta, 2014
  • Manual de uso. Andrea Acosta, 2014
    Manual de uso. Andrea Acosta, 2014
  • Manual de uso. Andrea Acosta, 2014
    Manual de uso. Andrea Acosta, 2014
  • Manual de uso. Andrea Acosta, 2014
    Manual de uso. Andrea Acosta, 2014
  • Manual de uso. Andrea Acosta, 2014
    Manual de uso. Andrea Acosta, 2014
  • Manual de uso. Andrea Acosta, 2014
    Manual de uso. Andrea Acosta, 2014
  • Manual de uso. Andrea Acosta, 2014
    Manual de uso. Andrea Acosta, 2014
  • Manual de uso. Andrea Acosta, 2014
    Manual de uso. Andrea Acosta, 2014