Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Aurrekoak

ERTIBIL BIZKAIA 2020

2020ko abuztuaren 10etik urriaren 12ra

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen erakusketa ibiltaria Bilbon hasiko da eta ostean Igorre eta Basaurin aurkeztuko da, abenduaren 29an Ermuan amaitzeko.

Aurten sarituak izan diren artistak hauek izan dira: Helena Goñi, Maite Leyún eta Daniel Llaría.

1983an lehen edizioa egin zenetik ERTIBILen helburua, euren sorkuntza lanak Bizkaian egiten dituzten artista emerjenteak laguntzea eta sustatzea da.

XXXVII. edizio honetan 113 artista izan dira parte hartu dutenak espezialitate guztietako 160 lan aurkeztuz. Horietatik erakusketa eratzen duten hamazortzi obrak hautatu dira. Profesionalen epai-mahaian honako kide hauek egon dira: Alicia Fernández (Rekalde Aretoa Zuzendaria), Arantza Lauzirika Morea (Arte Ederren Fakultatea EHU-UPV) eta Mikel Onandia Garate (EHU-UPVko Artearen Historiaren irakaslea eta ekimenerako editatu den liburuko testuen egilea).

ERTIBIL BIZKAIA 2020 katalogoa (PDF 12,3 MB)

( * ) Erakusketaren katalogorako Mikel Onandia Garatek idatzitako testuaren zatiak.

[Artista sarituak]

1.saria
HELENA GOÑI (Getxo, 1990)
Dos retratos de Gabe en el tren, 2019
Bi irudi horiek Kanadatik bakarrik egindako bidaia batean egin zituen Helena Goñik. Iragana¬rekin topatzeko joan zen hara, izan ere, haurtzaroan urtebete eta erdi egon zen han bizitzen. Zenbat egun eman zituen Toronto eta Edmonton artean trenez bidaia luzea eginez, eta zenbait bidaiariren lagun egin zen. Horien artean Gabe zegoen, ile berdeko gaztea. Haren portaera lotsatiak eta izaera bereziak liluratu zuten.

2.saria
MAITE LEYÚN ORRICO (Iruña-Pamplona, 1986)
Kitty&Co, 2019
Taiwanen egindako proiektu baten emaitza gisa, Kitty&Co lanak Asiako eta mendebaldeko kultura herrikoian dauden animazio-pertsonaien interpretazio desberdinen inguruko gogoeta proposatzen da. Asian, behin betiko ezarri dira maila sozial eta politikoetan; mendebaldean, berriz, nahitaez mundu ludikoarekin eta haurtzaroarekin lotuta daude.

3.saria
DANIEL LLARÍA (Logroño, 1985)
Be seen be safe, 2019
Stop-motion eta time-lapse teknikak konbinatzen dira, hainbat irudi eta planoren bidez, irudiak zatituta agertuz, kamera mugituz eta biratuz, esposizio denbora luzatuz eta modu ezegonkorrean argiztatuz. Horrela, Daniel Llaríak bide erdian ikertzea lortzen du, eskulturaren eta bideoaren artean, eta emaitza etengabeko jarraitutasun bisuala da, espazio eta denboraren arteko harremanen eta mugimenduaren bidezko adieraz-penaren inguruan.

[Artista aukeratuak]

Asier Aguayo Cintora (Bilbao, 1997)
Figura en un espacio limitado
Guztiz plastikoa den lehen begiratuaren ondoren, gaur egungo banakoaren izaera tragikoa agertzen da gaur egungo gizartean nagusi den egoera liluragarri eta estetizatuan. Francis Baconek XX. mendearen bigarren erdian definitu zuen unibertsoa gogora ekartzen duen irudi erakargarria da.

Raquel Asensi (Barakaldo, 1989)
Sacculus Plasticus, 2019
Beiraztatutako zeramikazko piezek, gogorra-malgua kontraposizioaren bidez, plastikotasuna (benetakoa eta hautemangarria) eta izaera fina agertzen dute. Horrez gain, izenburuak kontsumo-kulturan nagusi diren plastikozko poltsei egiten die erreferentzia. Bereziak dira eguneroko tresna gisa, baina funtzio praktikoa galtzen dute, eta gozamen plastikorako bakarrik erabiltzen diren objektu bihurtzen dira.

Nora Aurrekoetxea (Bilbao, 1989)
F.O.F.
Besteak beste Srecko Horvat edo Slavok Zizek pentsalariek garatutako There is no love without a fall ideian oinarrituz, Nora Aurrekoetxeak hizkuntzak maitasunaren esperientziaren hautematean duen garrantziaren inguruko gogoeta egiten du. Haren formak, ingelesez eta frantsesez, “fall in love/tomber amoreux” kontzeptua barne hartzen du.

Detrito (Bogotá, 1989)
La muela, 2020
Hortz klinika batean, emakume gazte bati hagin bat kentzen diote. Ondoren, pieza hori, gizon baten begian jartzen dute, ebakuntza- gela batean. Estetika alai eta tratamendu pertsonal eta askearen bidez, collagetik hurbil dagoena -irudiak gainjartzea, pertsonaien agerpen arinak eta mugimendu dinamikoak, eskala antinaturalak-, La muela animazio film laburrak Osteo-Odonto-Keratoprotesi izeneko teknika kirurgiko bikaina interpretatu eta bisualki irudikatzen du.

Guido Di Marzio (Pescara, 1990)
Crash, 2019
Crash “Antzinako” izeneko sail baten barruan dago. Aurkitutako oihalak, markoak eta material piktorikoen bidez eginda da, eta artistaren esku hartzeari esker, beste bizitza bat lortu dute.

Jone Elorriaga Soto (Durango, 1993)
Meta Meta 2.0, 2020
Hutsean ontziratzeko plastikozko poltsa garden handia puzten da, barruan, kristalezko plakez osatuta dagoen egitura bat sartzeko. Bestalde, horren antzeko beste konposizio bat dago, burdin eta kristalezkoa. Poltsatik kanpo dago, lehenengoaren gainean. Horrela, barruko aire-presioak kanpoko pieza nolabaiteko inklinazioarekin kokatzen du muturretako batean, oreka mantenduz. Barruan, beherantz dagoen argazki bat islatzen da ispilu batean.

Nerea Garro (Bilbao, 1993)
Sin título, 2019
Urpeko unibertsoan murgiltzea gozamena da kasu honetan zentzumenetarako, eta emakumezko gorputzaren inguruko aurreiritzirik gabeko birsorkuntza. Urpearen inguruan misterio eta legenda asko kontatu dira zibilizazio guztietan.

Gómez Selva (San Pedro del Pinatar, Murcia, 1994)
Arras, 2020
Arras (Ezkontza-horniak) lana Tora Tora Tora izeneko proiektuaren barruan dago, lurraldearen eta bere adierazpen subjektiboaren ideiaren inguruan garatutakoa. Artistak bere hastapenekin duen loturetara eramaten gaitu. Murtzian zuen amaren etxeko brontzezko objektuak eta bere estudioko elementuak elkarren ondoan daude, eta haiekiko sentimenduzko hurbiltasuna agertzen du. Horrela, gaur egungo nortasuna finkatzeko, distantzia geografiko, tenporal eta emozionalaren arteko bidegurutzea aurkitzen du.

Ibon Landa Amutxategi (Vitoria-Gasteiz, 1994)
Iltzatu gabea, 2020
Ibon Landak aurretik hasitako lanetatik sobera izandako elementuak erantsi eta kentzen ditu lan honetan, lan-ildo berriak sortzen dituzten forman eta materialen arteko etengabeko elkarrizketa batean. Iltzatu gabea lanean marrazkiak eta gardentasunak konbinatzen dira taulan. Halaber, polikarbonatozko laminez estalita daude.

Ibai Madariaga Sagastizabal & Miel Oyarzabal (Mallabia & Durango, 1994)
Todas las parejas, 2020
Site-specific pieza bat gisa hartzen ez bada ere, Ibai Madariaga eta Miel Oyarzabalen esku hartzeak arrarotasun esanguratsua ekartzen du, keinu soil baten eta gutxieneko baliabideen bidez. Izan ere, eskultura non muntatzen den -eta zentzu horretan, ezin hobeto egokitzen da lehiaketaren ibiltaritzara-, berez aldatzen da, eta aldi berean, inguruko eremua aldatzen du, espazio, kontzeptu eta arteen arloan hainbat eragin dituzten eszenografia desberdinak sortzeko. Bestalde, berariazkoaren eta generikoaren arteko bateratze berezia sortzen da.

Amaia Molinet (Lodosa, 1988)
Éxtasis y conflicto
Gizakiak planetan egindako ekintzen eraginekiko kezka, eta gure gorputzaren aldaketa eta degradazio prozesua dira Amaia Molinetek azken urteetan egindako ikerketaren gai nagusiak.

Rubén Pino (Bilbao, 1986)
Re-des-estructura, 2019
Bi argazki txiki Ruben Pinok Lisboako etxe batean egindako esku-hartzearen lekukoak dira. Denboraldi luzea eman zuen Portugalgo hiriburuan, eta egunero fatxadari begiratuta, zenbait azulejo falta ziren eremuan egindako eredua osatu zuen, geroago toki berera egindako bidaia batean.

Nahia (Ermua, 1997)
Zauriak, 2020
Lehen mailako objektuen segida eta ordenazio bat, egitura kubikoa duena. Bestalde, harreman estua dago industria-akaberaren eta manufakturaren artean.

Alberto Eguiluz & Ander Sagastiberri Fernández (Bilbao, 1992 & 1988)
siete siete siete
Alberto Eguiluzek, jantzi zuri batez jantzita, zenbait alditan kolpatzen du bere baxu elektrikoa lurraren kontra, eta anplifikadoreen kontra ere jotzen du. Inprobisazioaren ondorioz egiten duen punteatze luzearen helburua energia askatzeko prozesu batera heltzea da, arrazoizko edozein arau eta arau musikaletik urrun dagoena. Bestalde, Ander Sagastiberrik ekintza performatibo.

Ane Seijas Garzón (Amurrio, 1996)
El traidor, 2020
Metalezko eta hormigoizko egitura batez osatutako instalazio handi batek zuri-beltzean dauden bi argazki eusten ditu - publizitate-olanak izango balira bezala-. Argazki horietan, aulki batean gainean jarrita dauden bi jaka agertzen dira. Jantziaren karga sinboliko handitik abiatuz, Ane Seigasen proposamenak, hurbiltzeko zenbait geruza ematen ditu. Arlo herrikoian jaka aldatzea traidoretzat hartzen bada ere.