Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Aurrekoak

Arte laborategia

FSD - Sala Rekalde

2017ko martxoaren 21etik martxoaren 26ra

Arte laborategia, Euskal Herriko Down Sindromearen Fundazioa eta Rekalde Aretoaren elkarlanaren emaitza da eta esperimentazio gune bezala ezartzen da. Helburuen artean azpimarratu ditzakegu gaur eguneko praktika artistikoenganako hurbilketa sustatzea, arte garaikidearen lengoai berrien ezagutzarako esparru bat erraztea eta leku onuragarri bat sortzea non partekatu, errespetatu, sortu eta norberaren burua zalantzan jarri ongitasun emozional bat errazteko parte-hartzaileen ohiko ingurutik kanpo.

Taldea Rekalde Aretoan biltzen da hilabetean behin ordu bat eta erdiko iraupeneko saioa aurrera eramateko. Bertan aretoko erakusketak ezagutzen dituzte eta euskarri berriekin, teknikekin eta sormen prozesuekin esperimentatuko dute. Saio bakoitzeko ondorioak eta produktu finalak Rekalde aretoko sarreran daude ikusgai Down sindromearen munduko eguna ospatzen.