Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Jarduerak

Hurrengo ebentuak

Arte eta memoria tailerra [+60]

Hirurogei urtetik gorako lagunei hainbat tresna ematen diegu eskura, eguneroko oroimena landu dezaten, Rekalde Aretoko aldizkako erakusketak era kritikoan aztertuz.

Hiru saiotan zehar Nicholas Nixonen argazkiak aztertuko ditugu, denboraren joanaz eta gure inguru hurbilenaren begiradaz hausnartzeko asmoz.

2026ko maiatzak 8, 15 eta 22
12:00etatik 13:30etara

Doako jarduera aldez aurreko hitzorduarekin 944068532 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.eus helbidean.