Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Hurrengo ebentuak

Lehen pertsonan

Lehen pertsonan, Amazigh jatorriko gazte talde batek egindako parte-hartze prozesu baten emaitzak biltzen ditu. Hainbat praktika artistikorekin egindako esperimentaziotik abiatuta, taldeak bere esperientzia pertsonaletan sakondu du, eta bere bizipenak, ziurgabetasunak, nahiak, itxaropenak eta kezkak lantzen dituen kontakizuna sortu du.

Prozesua Eduardo Sourrouilleren Varietés erakusketan hasi zen 2024ko otsailean. Hiru hilabetetan zehar taldeak nortasun indibidualaren zein kolektiboaren ideiaren inguruan hausnartu du Saray Pérez Castilla artistak bideraturiko "laborategi hedatuetan".

Lehen pertsonan elkarrekin egindako bidearen laburpena da, praktika artistikoek nork bere burua ezagutzeko eta sentipen bat bistaratzeko duten ahalmenaren erakusgarria.

Proiektu hau, Rekalde Aretoaren, Agharas elkartearen, Deustuko Unibertsitatearen eta Saray Pérez Castilla artistaren arteko lakidetzari esker gauzatu da.

PROZESUAREN BIDEO LABURPENA


Lehen pertsonan