Cancha Libre bitartekaritza programa bat da, 16 eta 30 urte bitarteko gazteek osatutako talde bat. Rekalde Aretoarekin lankidetzan arte eta kultura garaikideari hurbiltzeko era ezberdinak planteatu eta esperimentatzen ditugu.
Rekalde Aretoko erakusketetik abiatuz, esparru ireki bat sortu nahi da, non gaiak partekatzeko aukera izango dugun. Programaren norabidea taldeak erabakiko du, badakigu nola hasi baina ez nola amaitu.
Programa koordinatzeko Inés García artistaren laguntza izango dugu. Artistaren interes handienak zinema eta musika dira eta bere 16mmko kamerarekin filme esperimentalak egiten ditu.
Parte hartu nahi baldin baduzu, bidali egiguzu email bat proyectocanchalibre@gmail.com helbidera edo 944 06 85 32 zenbakira deitu.
** Saio presentzialak 2023ko irailetik aurrera izango dira. Orain Instagramen jarraitu ahal gaituzu: @cancha_libre_