2013ko abenduaren 21ean, 00:00etan
2013ko urriaren 4tik abenduaren 28ra
Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum
Frac Aquitaine, Bordele. Frantzia.
Rekalde aretoak eta Frac Aquitaine zentroak Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum bikotearen lana aurkezten dute Bordelen. RÉINVENTER LE MONDE erakusketaren bigarren zatia da; lehenengoan, 2013ko otsailaren 5etik maiatzaren 22ra, Frantziako zentroaren funtsaren lan aukeratu batzuk erakutsi ziren Bilbon. Orain, lekuak trukatu egin dira, euskal artisten lanak gure lurraldetik kanpo zabaldu eta ezagutaraztea baita helburua.
Réinventer le monde erakusketak (autour de l'usine) AECT Aquitaine-Euskadiren laguntza du mugaz gaindiko proiektuak garatzeko.
Artistak Iratxe Jaio (Markina-Xemein, Bizkaia, 1976) eta Klaas van Gorkum (Delft, Herbehereak, 1975) dira, eta elkarlanean dabiltza 2001. urtetik. Alexandra Baurès komisarioak gonbita egin die globalizazioak markatutako baldintzetan artearen lanari eta ekoizpenari buruzko beren gogoeta egiten jarrai dezaten.
Izan ere, Autour de l'usine erakusketaren instalazio biek behaketa-eremu bera partekatzen dute: fabrika, haren alderdiak eta lanean sortzen diren baldintza sozialak. Horretarako, egileek beren familia-historia dute abiapuntu; testuinguru desberdinak dira: Jaiorena Euskadi eta van Gorkumena Holanda.
http://www.frac-aquitaine.net/r-inventer-le-monde-autour-de-lusine