Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Ion Macareno. Nickel, 2015
Ion Macareno. Nickel, 2015

Erakusketak

Egunekoak

Ion Macareno

Nickel

2015eko martxoaren 24tik maiatzaren 03ra

Rekalde Aretoak Ion Macareno-ren Nickel erakusketa aurkezten du, Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza artistikorako bekak eskuratu dituzten artistak azaltzeko xedez abiarazitako barriek 2015 programaren barruan.

Macarenok herri-adierazpenaren ideia ikertzen du, hau da, kalean, hiriko eta jendarteko paisaian gertatzen diren ekintzak, hiri-paisaia horretara egokitzeko xedez –eta alderantziz– egindako keinuak, hiriko konfigurazioa subjektuaren beharretara doitzekoak.

Oraintsuko lanean, Ion Macarenok esperimentazioa egiten du hiri-jokaera jakin batzuei dagozkien kodeekin; jokaera horietan, intuizioa eta sormena egitura normatibo batetik doaz, eta egitura horrek izateko duen arrazoiari berari erantzuten dio. Macarenoren ustez, esperimentazioa funtsezko ezaugarria da bere lanei heltzeko, etengabeko ikaskuntzako ingurunean sartuta daudelako. Aldi berean, bere jardueraren ingurunea zehazten duten mota horretarako agerraldi publikoekin bat egiten duten elementu arkitektonikoekiko interesak bultzatzen du lan egitera da.

NICKEL proiektuan, Ion Macarenok bere praktikan erabiltzen dituen erreferentziak hiri-esparrua, hiri-arkitektura eta hartaz egiten den erabilera agertoki nagusitzat dituzten kultura-adierazpide desberdinetakoak dira.

Era horretan, bere azken lanetan gertatu ohi denez, artistak “hiri-ingurunea abiaburutzat hartzen du, hain zuzen, hausnarketa egiteko nola une batzuetan intuizioa eta ezustekoa finkatutakoaren aurrez aurre indartu, eta aktore eraldatzaile bilakatzen diren.

Macarenok azpimarratzen dituen ekintzek kalean, eta horra egokitu nahi duten –eta alderantziz– keinu eta materialetan dute jardute-eremua. Mundu horretako forma, dinamika, material eta tresna batzuk hartu, eta, tailerreko praxitik igaro ondoren, erakusketa-gunea eraldatzen ari den agertoki bilakatzen da, eta hiriari egindako ohiko zuzeneko erreferentzietatik urruti egon arren, erraz eramaten gaitu ingurune horietara”. 1

1.- CANELA, Juan: Ion Macarenok Galería José de la Fuente-n jarritako Peso erakusketaren katalogoko testua, Santander, 2014, 4. or.

ARTISTA. http://ionmacareno.com

Ion Macareno (Bilbo, 1980) Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatetik, eta 2010. urtetik aurrera ikerketa-arloan aritzen da UPV/EHUko Eskultura Sailean. 2009an, Deseo con D de duda proiektua erakutsi zuen Gasteizko Montehermoso Kulturunean; eta, 2011n, egoitza artistiko bat lortu zuen Bilbaoarte Fundazioan, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren beka bat eskuratu zuen Casper the friendly ghost proiektuarekin.

2011. eta 2012. urteetan, lanak izan ditu ikusgai Rekalde Aretoan, Ertibil Bizkaia erakusketaren barruan; eta, horrez gain, Jugada a tres bandas ekimenaren lehen edizioan hartu du parte Madrilen, Todo cuanto hicimos fue insuficiente proiektuarekin. 2013an, talde-erakusketa batzuetan esku hartu du, besteak beste, hauetan: Copi-copi, Portoko 111 Galerian, eta El desliz, Lleidako DAFO Projectes espazioan. 2015ean, Orbital projects proiektuan parte hartu du Londresko Hotel Elephant Space-n.

Galería José de la Fuenterekin batera, hainbat azokatan jarri ditu lanak ikusgai, esate baterako, SWAB Barcelona 2012an eta, oraintsu, ARCO 2013an. Bestalde, 2014an, Peso izeneko proiektua erakutsi du Santanderko galeria horrexetan.



Irudiak
  • Ion Macareno. Nickel, 2015
    Ion Macareno. Nickel, 2015
  • Ion Macareno. Nickel, 2015
    Ion Macareno. Nickel, 2015
  • Ion Macareno. Nickel, 2015
    Ion Macareno. Nickel, 2015
  • Ion Macareno. Nickel, 2015
    Ion Macareno. Nickel, 2015
  • Ion Macareno. Nickel, 2015
    Ion Macareno. Nickel, 2015