Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Mikeldi P&xe9rez Urkijo. andamiaje, 2014
Mikeldi P&xe9rez Urkijo. andamiaje, 2014

Erakusketak

Egunekoak

Mikeldi Pérez Urkijo

andamiaje

2014ko maiatzaren 20tik uztailaren 20ra

Rekalde Aretoak Mikeldi Pérez Urkijo-ren (Getxo, 1983) erakusketa aurkezten du, Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza artistikorako bekak eskuratu dituzten artisten lanak azaltzeko xedez abiarazitako barriek 2014 programaren barruan.

Proiektu hau lantzen hasi nintzenean, tresna bat aurkitu behar nuen teknikaz dudan ezaguera ona utzi, eta hortik erabat ihes egin ahal izateko. Orduan, su-itzalgailu bat iritsi zen nire eskuetara. Banekien, pinturaz beteta zegoen gailu hori margotzeko erabil zitekeela, marra lodiak egin zitzakeela segundo batzuetan. Hura izango zen nire lehenengo tresna.

Nire gogoaren kontra, baina, teknika berri horrek gainditu egiten ninduen. Oreka aurkitu behar nuen, egitura bat indarrez jarri eta mugarritu behar nuen, hura nire kontroletik kanpo baitzegoen erabat. Orduan, ustekabean, aldamio bat agertu zitzaidan bidean, eta berehala ohartu nintzen horixe zela bilatzen ari nintzena. Itxuraz, ondo ibiltzen zen elkarketa hura, hau da, aldamioaren egitura gida gisa hartuta lortutako marrazki geometrikoak eta paretan bortxaz zipriztindutako margoa. Eta harreman hura interesgarria zela iruditu zitzaidan: sortutako irudia, eta urrutitik irudia itxuratu zuen euskarri fisikoa, berarengandik bereizitako objektu gisa.

Geroago, ez dut gogoan zerk eraman ninduen horretara, andamiaje izenaren definizioa irakurri nuen hiztegi batean. Bigarren adiera irakurrita, bat zetorren dena: “Eraikuntza intelektuala, politikoa, analitikoa etab. antolatzeko eta egituratzeko erabiltzen den kanpoko egitura”.Proiektu honen aurretik egin dudan lanean, gehienbat irudi piktorikoaren eta bere euskarri fisikoaren artean sortzen den harremana aztertu dut. Nolabait esateko, pieza bateratuak egin arren, bi alderdi hauek bereiz hartu ditut beti: irudia eta arlo eskultorikoa edo materiala. Egituratzeko ahalegina egin dut, irudiak objektu fisikoa ordezkatu ez dezan.

Instalazio honetan, arlo piktorikoaren eta eskultorikoaren arteko harremana ez da aurreko lanekoa bezalakoa. Objektu bananduak dira. Haietako bakoitzak bere irudia eta euskarria ditu, jakina, baina aldamioaren eta horma-irudiaren artean dagoen harremana, formala izateaz gain, egiturazkoa eta banaezina da.

                                                                                                                                                                             Mikeldi Pérez Urkijo

ARTISTA                                                                                                                                                                     www.mikeldi.net

Mikeldi Pérez Urkijo artista (Getxo, 1983) Sopelan bizi da (Bizkaia), eta bertan lan egiten du. 2008. urtean, Arte Ederretan lizentziatu zen UPV/EHUtik. Harrezkero, sorkuntza artistikorako bekak eta arte plastikoetako sariak jaso ditu hainbat aldiz, esate baterako, Ikusmen Arteetako Injuve Sorkuntza Saria (2010), Bilbao Arte Fundazioaren Egoitza Beka (2010), Ertibil-Bizkaia Hirugarren Saria (2011) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Sorkuntza Artistikorako Beka (2012-2013). Azken urteetan, banakako erakusketak jarri ditu Palma Mallorcako Louis 21 galerian (Neniu Signalo, 2013), eta Valentziako Paz eta Comedias galerietan (Hacia el medio, 2014). Horrez, gain, taldekako erakusketa askotan hartu du parte, hala estatuan nola nazioartean.



Irudiak
  • Mikeldi Pérez Urkijo. andamiaje, 2014
    Mikeldi Pérez Urkijo. andamiaje, 2014
  • Mikeldi Pérez Urkijo. andamiaje, 2014
    Mikeldi Pérez Urkijo. andamiaje, 2014
  • Mikeldi Pérez Urkijo. andamiaje, 2014
    Mikeldi Pérez Urkijo. andamiaje, 2014
  • Mikeldi Pérez Urkijo. andamiaje, 2014
    Mikeldi Pérez Urkijo. andamiaje, 2014
  • Mikeldi Pérez Urkijo. andamiaje, 2014
    Mikeldi Pérez Urkijo. andamiaje, 2014