Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Erakusketak

Egunekoak

ERTIBIL BIZKAIA 2021

2021eko uztailaren 15etik urriaren 12ra

ERTIBIL BIZKAIA, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako arte bisualen erakusketa ibiltaria, Bilboko Rekalde Aretoan hasiko du bere ibilbidea geroago Sestao, Elorrio eta Balmasedako udalerrietatik ibiltzeko, azkenik, 2022ko urtarrilaren 7an Barakaldoko erakusketa areto munizipalean amaitzeko.

ERTIBIL BIZKAIA 2021ko irabazleak Iñigo Varona Sánchez, Nora Aurrekoetxea eta Natalia Suárez Ortiz de Zárate dira.

1983. urtetik, ERTIBILen helburu nagusia Bizkaian haien sormenlanak gauzatzen dituzten artista sortuberriak laguntzea
eta bultzatzea izan da. 39. edizio honetan 138 artistek parte hartu dute teknika eta espezializazio mota guztiekin egindako 192 lanekin, eta haien artean erakusketa hau osatzen duten 18 obrak aukeratu dira.

Aurtengo artista hautatuak honako hauek izan dira: Andrea Aguilera & Jaime GutiérrezMaider Aldasoro DiazMiren Barrena Rebe Detrito Mar de Dios Garazi Etxebarria Azurmendi Roberto Freire Tana Garrido Maider Gonzalo Salceda Nora Goyalde Izaro Ieregi González Dogartzi Magunagoicoechea Oihane Sánchez Duro Amaya Suberviola eta Imagen 34.

Epaimahaia osatu duten pertsonak, Helena Goñi, ERTIBIL BIZKAIA 2020ko irabazlea, Miriam Alzuri, Bilboko Arte Ederren Museoaren kontserbatzailea, eta Jaime Cuenca eta Peio Aguirre arte kritikoak izan dira izan ere, azken hau erakusketaren harira argitaratu den liburuaren textuen autorea izan da.

ESKULIBURUA [PDF]


Ertibil Bizkaia 2021 eskuliburua [PDF]

Irudiak