2015eko maiatzaren 15etik uztailaren 05era
ERTIBIL BIZKAIA 2015 ikus-arteen erakusketa ibiltariaren XXXIII.edizioa.
Bilbon hasiko da Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako ERTIBIL BIZKAIA arte plastikoen erakusketa ibiltaria, eta Ortuella, Getxo, Santurtzi, Ermua, Eibar, Zalla, Arrigorriaga, Derio, Igorre eta Amorebieta-Etxano udalerrietan zehar ibiliko da.
Honako hauek dira ERTIBIL BIZKAIAko XXXIII. edizioko artista sarituak: ANDERE ETXEGARAI, CRISTIAN VILLAVICENCIO eta AMAIA MOLINET. 1983an lehen edizioa izan zenetik, Bizkaian sormen-lana garatzen duten lurraldeko artista sortu berriei laguntzea eta haiek sustatzea du helburu ERTIBILek; eta aukeratuak, María Andrés Sanz, Ana Aldama Virto, Julen Araluce, Raquel Asensi, Xabier Barrios, Pedro Carnicer Orueta, Marta Faus, María de Viana, Iván Gómez, Amaia Gracia, Maite Leyún, Edurne Martínez Arroyo, Damaris Pan, Rubén Pino Uribe-Etxebarria, Ana Riaño, Sebas Velasco y Diego Vivanco.
Aurtengo edizioan, 109 artistak hartu dute parte, 35 urte baino gutxiagokoak denak ere. Espezialitate guztietan aurkeztutako artelanen artean epaimahaiak 20 lan hautatu ditu, eta horiek dira ERTIBIL BIZKAIA 2015 erakusketa osatzen dutenak. Honako hauek izan dira epaimahaikideak: Petra Joos (Guggenheim Bilbao Museoko museo-jardueren zuzendaria), Jaime Cuenca (arte-kritikaria eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea), Angel Garraza (eskultorea eta UPV-EHUko Arte Ederretako Fakultateko irakaslea) Josu Rekalde (artista eta UPV-EHUko Arte Ederretako Fakultateko irakaslea) eta Lide Kaltzada artista.
Lehiaketako lehen sariaren irabazleak 5.000 jasoko ditu, 4.000 bigarren sariaren irabazleak eta 3.000 hirugarren sariaren irabazleak; hautatutako gainerako artistek 2.000 eskuratuko dituzte.