2008ko otsailaren 28an, 19:00etan
Gonbidatuak: Frederique Bergholtz eta Annie Fletcher
Antolatzen ditugun erakusketak eta jarduerak hobeto osatze aldera, orain, rekalde aretoan, GONBIDATU BEREZIA izeneko zikloa jarriko dugu abian. Hitzaldien ziklo horretan, kultura garaikideko teorialariek eta artistek gaur egungo jarduera artistikoak aztertuko dituzte, gogoetarako eta irakaskuntzarako gune batean egongo balira bezala. Bilera bakoitzean, jarduera zehatz bat hartuko dugu oinarritzat –hala arte- edo komisario-jarduerak, nola jarduera teorikoak–, eta, horrenbestez, gaur egungo artearen esparruan dauden alderdi edo prozesu garrantzitsu batzuk sakonago aztertuko ditugu. Hortaz, bada, ikusleekin eta entzuleekin batera partekatu nahi ditugu obra garaikidearen esanahia eratzen duen tresna kontzeptualak. Era berean, ekimenaren bidez, ideia horien atzetik dauden egileak nabarmendu eta agerian jarri nahi ditugu, eta, horrela, harreman zabala eta irekia izan nahi dugu ikusleekin.
Lehenengo hitzaldian, honako hauek izango dira gonbidatuak: Frederique Bergholtz eta Annie Fletcher. Biak ala biak Amsterdamen bizi dira, eta bertan lan egiten dute. Bien artean If I Can't Dance, I Don't Want To Be Part Of Your Revolution izeneko plataforma zuzentzen dute. Komisario-proiektu horren bidez, performancearen eta performanceak arte garaikidearen barruan dituen tipologia desberdinen bilakaera ikertzen dute. Proiektu hori 2005. urtean jarri zuten abian, Utrecht-eko Werf, Hertogenbosh-eko Theaterfestival Boulevard eta Leiden-go VeenFabriek antzerki-jaialdien ekimen paralelo gisa. Lehenengo edizioan, taldeak sakon ikertu zituen antzerki-izaera eta eszenaratzea bezalako kontzeptuak, eta enkargua egin zien hainbat artistari obra berriak egin zitzaten berariaz antzerki-izaerakoa zen testuinguru baterako. Bigarren edizioan, berriz, feministek arte garaikidearen barruan utzi duten legatua izan zen proiektuaren ardatza, eta, hala, legatu hori jarduera preformatiboen bidez ikertu zuten. Hitzaldian, Frederique-ek eta Annie-k proiektuaren bilakaeraren berri emango digute.
Aurten, 2008ko abenduaren 18tik aurrera, rekalde aretoaren Kabinete Abstraktua izango da If I Can´t Dance, I Don’t Want to Be Part Of Your Revolution plataformaren edizio berriaren kokapena; eta honako hau izango da ekoizpen berriaren izena: Alienaziotik harantz: komunitate berri baterantz. Programa hori Europako hainbat instituzioren, unibertsitateren eta museoren artean egindako baterako ekoizpena da; besteak beste, honako hauek daude tartean: De Appel (Amsterdam), Overgaden Institut (Kopenhage), Projects Art Centre (Dublin), Van Abbemuseum (Eindhoven) eta Rekalde Aretoa (Bilbo).
Hitzaldi hau Rekalde Aretoak heziketa lantzeko xedez, era askotako ikusleei zuzentzen dizkien hitzaldien barruan dago. Hitzaldira etortzen diren ikasleek orduak batu ahal izango dituzte EHUko Arte Ederren Fakultateko hautapen askeko kreditu bat lortzeko.
GURE ARTEA 2008. Carla Zaccagnini-ren eta Iratxe Jaioren /Klaas van Gorkum-en arteko elkarrizketa
2008ko azaroaren 20an, 19:00etan
GURE ARTEA 2008. Miren Jaioren eta Xabier Salaberriaren arteko elkarrizketa
2008ko azaroaren 18an, 19:00etan
GURE ARTEA 2008. Pablo Lafuenteren eta Asier Mendizabalen arteko elkarrizketa
2008ko azaroaren 14an, 19:00etan
GONBIDATU BEREZIA. Martin Grossmann
2008ko azaroaren 13an, 19:00etan
GURE ARTEA 2008. Anplia performance-a. Inazio Escudero
2008ko azaroaren 06an, 19:00etan
2008ko irailaren 11an, 18:00etan
2008ko irailaren 10ean, 18:00etan
2008ko apirilaren 22an, 19:00etan
Artea, Testuinguruko Arte gisa izeneko sinposioa (2. saioa)
2008ko martxoaren 07an, 18:00etan
GONBIDATU BEREZIA. Hitzaldien zikloa
2008ko otsailaren 28an, 19:00etan
Artea, Testuinguruko Arte gisa izeneko sinposioa (1. saioa)
2008ko urtarrilaren 15ean, 18:00etan