2008ko martxoaren 07an, 18:00etan
Martxoaren 7a, ostirala, 18:00etatik 21:00etara: Judith Hopf, Asier Mendizabal eta Rachel Weiss.
Sarrera, Lukasz Ronduda, Leire Vergara eta Florian Zeyfang komisarioen eskutik.
Arte Kontzeptualak ez bezala, Testuinguruko Arteak ahalegina egin zuen artearen definizioa berriz ebaluatzeko, eta testuinguru artistikoarekin eta, orobat, kulturako eta politikako beste arlo batzuekin harremana duen jarduera gisa definitu zuela artea, eguneroko bizitzarekin dituen harremanak nabarmentze aldera. Era berean, Testuinguruko Artea 70eko hamarkadan arte-munduko erdigunean eta periferien artean finkatuta zeuden hierarkiak hausten saiatu zen.
Saio honetan atzera berriz ekingo diegu sinposioaren lehenengo saioan aztertu genituen gaiei. Orduko hartan, sakon aztertu genuen nola sortu ziren testuinguru berriak hirurogeita hamarreko hamarkadan, eta testuinguru berri horiek nola jo zuten geldituta bezala zeuden hainbat arte-prozeduraren aurka. Saio honetan, berriz, gonbidatuek prozesu horren eragina ebaluatzen jarraituko dute, orainaldiko jarduera artistikoaren eta komisario-jardueraren ikuspegitik.
Hitzaldiak gaztelaniaz eta ingelesez izango dira, eta aldi bereko itzulpena egingo da gaztelaniara.
Sinposio hau Rekalde Aretoak, heziketa lantzeko xedez, era askotako ikusleei zuzentzen dizkien hitzaldien barruan dago. Sinposiora etortzen diren ikasleek orduak batu ahal izango dituzte EHUko Arte Ederren Fakultateko hautapen askeko kreditu bat lortzeko.
2026ko apirilaren 15ean, 18:00etan
2026ko martxoaren 25ean, 18:00etan
2026ko martxoaren 03an, 17:30etan
2026ko otsailaren 20an, 18:00etan
2026ko otsailaren 18an, 18:00etan
Rut Olabarri eta Jaime Cuencarekin topaketa
2026ko otsailaren 12an, 18:00etan
Artista tailerra: Maria Muriedas
2026ko otsailaren 05ean, 18:00etan
2026ko urtarrilaren 28an, 18:00etan
2026ko urtarrilaren 27an, 18:00etan
2026ko urtarrilaren 23an, 18:00etan