|
|
Cristina Lucas
ON AIR
2013ko uztailaren 11tik urriaren 13ra
On Air erakusketan, CRISTINA LUCASek (Jaén, 1973), hegan egiteko aspaldiko ametsa abiaburutzat hartuta, mendekotasuneko eta botereko tresnei buruz egiten du hausnarketa. Hona hemen lan honek dituen abiaburuak: hegan egin, goitik munduari begira jarri, eta ikusi, gaur egun, teknologia berrien bidez, bonbak jaurti ditzakegula hemendik oso urrunera, bonba horien helburuarekin batere lotura emozionalik izan gabe. Erakusketa bisitatzeko azkenengo astea.
|
|
Anne-Lise Broyer
AU ROI DU BOIS
2013ko irailaren 17tik azaroaren 03raRekalde Aretoak eta Bilboko Institutu Frantsesak Anne-Lise Broyer (Macon, Francia, 1975) artistaren lana aurkezten dute. Gaur eguneko artista frantziar garrantzitsu honek, etengabe jartzen du zalantzan argazkigintzak, literatura, zinema, pintura, marrazkia eta grabatuarekin duen harremana.
|
|
|
Emmet Gowin
2013ko urriaren 23tik 2014ko urtarrilaren 26raRekalde Aretoak, Emmet Gowin (Danville, Virginia, 1941) argazkilari iparamerikarraren gaur egunera arte egindako atzera begirako erakusketarik garrantzitsuena aurkezten du. Fundación MAPFREk antolaturiko erakusketa berrehun bat argazkik osatzen dute. Ikusleek argazkigintzaren azkenengo berrogei urteetan izan den argazkilari original eta eragin handienetarikoarekin topaketa esanguratsua edukitzeko aukera izango dute.
|
|
|
Gema Intxausti
"... MEANWHILE... RAPTURE"
2013ko azaroaren 05etik 2014ko urtarrilaren 19ra Gema Intxausti (Gernika, 1966) artistak, ...meanwhile rapture... erakusketa aurkezten du Rekalde Aretoan .
|
|
|
Joanetorriak
SORKUNTZA DISTIRAK
2013ko urriaren 08tik urriaren 20raUrriak 10ean, Buruko Osasunaren Munduko Egunarekin bat eginez, Rekalde Aretoak, AVIFESeko eguneko zentroetako erabiltzaileek erakusketei bisiten zehar egindako sormen lanak aurkezten ditu erakusketa berezi honetan.
|
|
|
Arte eta memoria tailerra
2013ko urriak 4 eta 11, 12:00etik 13:30era. Hirurogei urtetik gorako lagunei hainbat tresna ematen diegu eskura, eguneroko oroimena landu dezaten, Rekalde Aretoko aldizkako erakusketak era kritikoan aztertuz.
|
|
|
Tailerra familian
Urriak 5, 11:00etik 13:00era 4 - 11 urte bitartekoentzat, heldu bat edo bi lagun dutela. Jarduera eta ibilaldi hauek bereziki zuzenduta daude txikienek egin ditzaten, haiekin batera dauden helduekin. Rekalde Aretoak gune bat eskaini nahi du familiak artearen bidez elkarreragina izan dezan.
|
|
|