rekalde

Alameda de Recalde 30 / 48009 Bilbao
Tlf.: +34 94 406 85 32
salarekalde.bizkaia.net / salarekalde@bizkaia.net
Informazioa ikusi: GAZTELANIA  | INGELESA

Jarraitu guri hemen: Twitter Facebook Instagram Youtube


A ARETOA

Luis Candaudap
EHIZAREN LEGEAK
2012ko azaroaren 30etik 2013ko otsailaren 10era

Luis Candaudap

Erakusketak, Luis Candaudapek (Bilbao, 1964), larogietahamarreko hamarkadatik eta gaur egunerarte egindako lana batzen du. 50 lan baino gehiagok osatua, erakusketak olio pinturak, akrilikoak, marrazkiak eta filmeak aurkezten ditu. Horretaz gain, lan prozesuetan erabilitako irudi taldeen eredu bat eta urteetan zehar landutako kuadernoak izango dira ikusgai. Era berean. artistaren diskurtso piktorikoaren jatorri zinematografikoen seinale diren 80. hamarkadaren amaierako lan filmikoak gehituko dira.

IRAKURRI GEHIAGO
KABINETE ABSTRAKTUA


Joseba Eskubi Joseba Eskubi
INSOMNIA
2012ko azaroaren 13tik 2013ko urtarrilaren 13ra

Rekalde Aretoak Joseba Eskubi (Bilbo, 1967) margolariaren erakusketa aurkezten du. Bertan, oraintsu egindako formatu txikiko zenbait lan bildu ditu, Insomnia izenburupean. Margolan klasikoen erreprodukzioen gainean egindako esku-hartze zuzenak dira lan guztiak, artistak desitxuratu egiten baititu, hausturak, txorrostadak eta tolesturak sartuz.

IRAKURRI GEHIAGO
KABINETE ABSTRAKTUA


June Crespo June Crespo
AMATISTA
2013ko urtarrilaren 15etik otsailaren 24ra

June Crespo artistak (Iruñea, 1982) eskaiola, altzairuzko ziriak eta material grafikoak erabiliz orain dela gutxi egin dituen eskulturen saila aurkezten digu, AMATISTA izenpeko erakusketan. Bildutako materialen gainean afektibitate- eta elkartze-keinu bat eginez sortzen dira eskulturak, eta giza eskalako zutabe edo egitura gisa finkatzen dira.

IRAKURRI GEHIAGO
A ARETOA


Mundua berpentsatu Mundua berpentsatu

2013ko otsailaren 22tik maiatzaren 05era

Rekalde Aretoak, FRAC Aquitaine-rekin lankidetzan egindako Mundua berpentsatu talde erakusketa aurkezten du. Parte hartzen duten hamairu artistek, errealitatea bisitatzeko, pentsatzeko eta eraldatzeko nahia dute hamankomunean ikusleak bere jarduerari buruz gogoeta egin dezan.

LLET Akitania-Euskadi euroeskualdearen laguntzarekin.

IRAKURRI GEHIAGO
EKINTZAK


Artista tailerra LUIS CANDAUDAPekin Artista tailerra LUIS CANDAUDAPekin

Urtarrilak 23, 17:30etik 20:30era.

Arte Ederretako lehen kurtsoetako ikasleentzat.

Luis Candaudap artistaren lanaren inguruko sormen prozesu berriak ezagutuko dituzue.

IRAKURRI GEHIAGO
EKINTZAK


OpenLab Orbea + CoCreable OpenLab Orbea + CoCreable

Otsailak 14, 9:00etik 19:00era

Rekalde Aretoak Conexiones improbables-ek antolatutako OpenLabetako bat hartzen du. 2012-2013 edizioko bost proiektuetako batean Orbea eta CoCreable biltzen ditu.Euren arteko elkarlan prozesuaren erdi-erdian OpenLab bat antolatzen dute. Tailerra jendeen beharrei hobekien egokitutako bizikleta nola aukeratu erantzuten ahaleginduko da. Apuntatzen zara?

IRAKURRI GEHIAGO
EKINTZAK


Go-goratzen? Artea eta Memoria tailerra Go-goratzen? Artea eta Memoria tailerra

Urtarrilak 11, 18 eta 25.

Gogoratzen? Artea eta Memoria tailerra da. Luis Candaudap-en pintura eguneroko memoriarekin erlazionatuko dugu nagusien bizipenen bitartez.

IRAKURRI GEHIAGO
EKINTZAK


Hezkuntza Hezkuntza
  • Bisitak ostegunero 
  • Aste buruko tailerrak, 7m2
  • Bisita tailerrak ikasleentzako 
  • Bisitak hizkuntza lantzeko
  • Tailerra familian
IRAKURRI GEHIAGO
rekalde Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia