|
|
Alfredo Alcain
2012ko irailaren 07tik azaroaren 18ra
Erakusketak Alfredo Alcainen (Madrid, 1936) lanaren ikuspegi zabala aurkezten du, 60. hamarkadako amaieratik eta gaur egunerarte. 2012. urtearen hasieran, Madrilgo Casa de la Moneda Museoan Miradas sobre papel izenburupean erakutsi zituen irudietako askok osatzen dute erakusketa hau. Horiekin batera, margolanen eta eskulturen sail esanguratsu bat izango dugu ikusgai, lana testuinguruan kokatzeko eta osatzeko lagungarria izango dena. Erakusketa ikusteko azken astea.
|
|
research by walking
2012ko urriaren 09tik azaroaren 11raresearch by walking Alba Colomoren kuradore-proiektua da, Rotterdameko Het Wilde Weten zentroan (HWW) emandako egoitzan sortua, 2012an Rekalde Aretoak emandako Bekari esker. Erakusketan, komisarioak bere ikerketa-lanean erabili duen materiala dago ikusgai, hain zuzen, Iratxe Jaio & Klaas van Gorkum eta Kim Bouvy artistekin eta Left Hand Rotation taldearekin batera egin duen lanean baliatutakoa. Erakusketa ikusteko azken asteburua.
|
|
|
Luis Candaudap
EHIZAREN LEGEAK
2012ko azaroaren 30etik 2013ko otsailaren 10eraErakusketak, Luis Candaudapek (Bilbao, 1964), larogietahamarreko hamarkadatik eta gaur egunerarte egindako lana batzen du. 50 lan baino gehiagok osatua, erakusketak olio pinturak, akrilikoak, marrazkiak eta filmeak aurkezten ditu. Horretaz gain, lan prozesuetan erabilitako irudi taldeen eredu bat eta urteetan zehar landutako kuadernoak izango dira ikusgai. Era berean. artistaren diskurtso piktorikoaren jatorri zinematografikoen seinale diren 80. hamarkadaren amaierako lan filmikoak gehituko dira.
|
|
|
Joseba Eskubi
INSOMNIA
2012ko azaroaren 13tik 2013ko urtarrilaren 13raRekalde Aretoak Joseba Eskubi (Bilbo, 1967) margolariaren erakusketa bat aurkezten du. Bertan, oraintsu egindako formatu txikiko zenbait lan bildu ditu, Insomnia (Loezina) izenburupean. Margolan klasikoen erreprodukzioen gainean egindako esku-hartze zuzenak dira lan guztiak, artistak desitxuratu egiten baititu, hausturak, txorrostadak eta tolesturak sartuz.
|
|
|
Go-goratzen? Artea eta Memoria tailerra
Gogoratzen? Artea eta Memoria tailerra da. Alfredo Alcain-en pintura eguneroko memoriarekin erlazionatuko dugu nagusien bizipenen bitartez.
|
|
|
Artista tailerra JOSEBA ESKUBIrekin
Arte Batxilergo ikasleentzat, Arte Ederretako lehen mailetako ikasleentzat eta 16-18 urte bitarteko gazteentzat zuzendutako tailerra. Joseba Eskubi artistaren lanaren inguruko sormen prozesu berriak ezagutuko dituzue. Azaroak 29, 17:30etik 20:30era.
|
|
|
Hezkuntza
- BISITA KOMENTATUAK OSTEGUNERO
- ASTE BURUKO TAILERRAK, 7m2
- BISITA TAILERRAK IKASLEENTZAKO
- BISITAK HIZKUNTZETAN
- BISITA TAILERRA FAMILIAN
|
|
|