|
|
ritmo mareiro, 1980-2012
VARI CARAMéS
2012ko apirilaren 20tik uztailaren 08ra
Erakusketak Vari Caramésen sailik nabarmenenak aztertzen ditu, 80ko eta 90eko hamarkadetako La movida viguesa, Coruña by Night, Castelos de Galicia, Compostela eta Visión animal izenekoekin hasita. Sail horien hari gidariak hauexek dira: zuri-beltza behin eta berriz erabiltzea, eskala txikia baliatzea eta denboraz kanpokotasuna bilatuz egunerokotasuna birsortzeko duen interesa, aurrez aurreko ikuspegiak saihestuz, eta itxuraz ustekabekoak diruditen efektuak bilatuz edo irudiak sepiatonuetara biratuz.
|
|
Spoiler
ALBERTO ALBOR
2012ko apirilaren 24tik maiatzaren 27raAlberto Albor-ek (Burgos,1977) Spoiler erakusketa aurkezten du, Bizkaiko Foru Aldundiak 2010ean emandako arte sorkuntza Bekari esker izandako ikerketa-aldian egindako lanekin. Bere burua baizik islatzen ez duen ispilu baten aurrean bezala, Albor-ek umore-sen berezi batez enkriptatu ditu koadro hauetan munduari buruzko ideia bat eratzeko izan duen prozesuan garrantzizkoak izan zaizkion ereduak.
|
|
|
AKTIONISMUS
ALAIN URRUTIA
2012ko maiatzaren 29tik uztailaren 01eraAlain Urrutiak (Bilbao, 1981) AKTIONISMUS erakusketa aurkezten du, Bizkaiko Foru Aldundiak 2010ean emandako arte sorkuntza Bekari esker izandako ikerketa-aldian egindako lanekin.
|
|
|
VARI CARAMÉS
RITMO MAREIRO
Miguel Fernández-Cid-en testuak. 139 orr. 15
|
|
|
Gogoratzen? Artea eta Memoria tailerra
Gogoratzen? Artea eta Memoria tailerra da. Vari Caramés-en lan artistikoa eguneroko memoriarekin erlazionatuko dugu nagusien bizipenen bitartez. 60 urte gorako nagusientzat, emakume zein gizon. Maiatzako ostiral guztietan eguerdiko 12:00etik 13:30era (ezinbesteko hitzordua)
|
|
|
Hezkuntza
- BISITA KOMENTATUAK OSTEGUNERO 19.00etan (jaiegunak ezik). Ordu beteko iraupena.
- ASTE BURUKO TAILERRAK, 7m2:
Hurrengo datak: Maiatzak 5 eta 19an/ Ekainak 2 eta 16an. 10:15etik 11:30era, 3 - 5 urte bitartekoentzat / 12:00etatik, 13:30era, 6 - 8 urte bitartekoentzat.
- BISITA TAILERRAK. LH, DBH, Batxilergoak eta beste kolektibo taldeei zuzendutako bisitak eta dinamikak erakusketan aurkezten diren gaiak eta teknikak sakonago aztertzeko. Ordu bat eta erdiko iraupena.
- FAMILIARENTZAKO TAILERRA. Irudiak ehizatzen! Maiatzak 12, 11:00etik 13:00era
4 - 11 urte bitartekoentzat heldu bat edo bi lagun dutela.
- ARTISTA TAILERRA IRUNE JIMENEZekin
Maiatzak 17, 17:00etik 20:00era. 16-18 urte bitarteko gazteentzak, Arte Batxilergoko eta Arte Ederretako lehen kurtsoetako ikasleentzat.
|
|
|