Ur Soinuak
UR SOINUAK
2012ko urtarrilaren 20tik apirilaren 09ra

Rekalde Aretoak Rufo Criadoren margolanen erakusketa aurkezten du. Criado (Aranda de Duero, 1952) ereduzko artista da margolaritza garaikidearen esparruan, eta haren lanak bilakaera argia izan du, tradiziozko euskarrietatik irudien sorkuntza digitalera iritsi arte.
Erakusketak 1994 eta 2010 urteetan zehar sortutako 40 bat lan aurkezten ditu. Pinturak euskarri ezberdinetan, argi kutxak eta proiekzio batek osatzen dute erakusketa, guzti hauek uraren esperientziarekin erlazionatzen dira, batzuk era esplizituan eta beste batzuk era gogorarazle eta abstraktuago batean.
Rufo Criadok Rekalde Aretoan ikusgai jarri duen proiektuaren abiaburua Ur soinuak lana da. Lan hori lehenengo aldiz ikusi ahal izango dugu osorik Bilbon. 2002ean egindako hamar margolanez eratutako sekuentzia bat da.
Inaugurazioa, 2012ko urtarrilak 20an, ostirala, 19:30ean.