rekalde

Alameda de Recalde 30 / 48009 Bilbao
Tlf.: +34 94 406 85 32
salarekalde.bizkaia.net / salarekalde@bizkaia.net
Informazioa ikusi: GAZTELANIA  | INGELESA

Jarraitu guri hemen: Twitter Facebook Instagram Youtube


A ARETOA

John Gutmann

2011ko urriaren 21etik 2012ko urtarrilaren 08ra

John Gutmann

Komisarioa: Carlos Gollonet

Rekalde Aretoak John Gutmann argazkilariaren erakusketa aurkezten du.

Center for Creative Photography, University of Arizona-k, Fundación MAPFRE-ren laguntzarekin batera, argazkilariaren lan garrantzitsuari buruz antolatu den lehenengo atzera begirako erakusketa aurkezten dute. Ehun argazki baino gehiago dira ikusgai Bilboko Rekalde Aretoan, XX. mendeko argazkigintza amerikarreko maisu handi baten lana azaltzeko, John Gutmannen lana (1905-1998).

Gutmannen argazkigintzako lanari buruzko atzera begirako lehenengo erakusketa da honako hau. Kamerarekin landu zituen munduak era askotakoak izan zirenez, erakusketa gaika antolatu dugu, interes askotariko horietara errazago hurbiltze aldera.

IRAKURRI GEHIAGO
KABINETE ABSTRAKTUA


XABIROI, KOMIKI-POZOI! XABIROI, KOMIKI-POZOI!
KMK. REKALDE-ORTZADAR KOMIKI LEHIAKETA
2011ko azaroaren 08tik 2012ko urtarrilaren 08ra

XABIROI komiki-aldizkaria 2005eko ekainean sortu zuen Ikastolen Elkarteak.

Urteroko bilduma bat eta hiru zenbakirekin, XABIROI euskal komikiaren erreferentzia garrantzitsuenetako bat bihurtu da.

Erakusketa honekin batera KMK Rekalde-Ortzadar komiki lehiaketaren lan hautatuak izango dira ikusgai.

IRAKURRI GEHIAGO
EKINTZAK


Bilboko koral Elkartearen Kontserbatorioko ikasleen kontzertua 125. urteurrenean Bilboko koral Elkartearen Kontserbatorioko ikasleen kontzertua 125. urteurrenean

Rekalde Aretoak kontzertuan aurkezten ditu Bilboko koral Elkartearen Kontserbatorioko ikasleak bere 125. urteurrenean, musikaren patroi den Santa Zezilia Erromakoaren eguna ospatuz.

Hurrengo azaroak 19, larunbata, arratsaldeko 19:00etan

IRAKURRI GEHIAGO
EKINTZAK


Gogoratzen? Artea eta Memoria tailerra Gogoratzen? Artea eta Memoria tailerra

Gogoratzen? Artea eta Memoria tailerra da. John Gutmann-en lan artistikoa eguneroko memoriarekin erlazionatuko dugu nagusien bizipenen bitartez.

Raquel Olalla hezitzailearen eskutik, eguneroko memoria hobetzeko tresnak ezagutuko ditugu.

60 urte gorako nagusientzat, emakume zein gizon.

Azaroko eta abenduko astelehen guztietan arratsaldeko 18:00etik 19:30era, ezinbesteko hitzordua.

IRAKURRI GEHIAGO
EKINTZAK


Hezkuntza Hezkuntza

BISITA KOMENTATUAK OSTEGUNERO 19:00etan, jaiegunak ezik. Ordu beteko iraupena.

ASTE BURUKO TAILERRAK, 7m2:
Hurrengo datak: Azaroak 19 eta abenduak 17an.
10:15etik 11:30era, 3 - 5 urte bitartekoentzat / 12:00etatik, 13:30era, 6 - 8 urte bitartekoentzat.

FAMILIARENTZAKO TAILERRA. Irudistorioak!  4 - 11 urte bitartekoentzat heldu bat edo bi lagun dutela. Abenduaren 3an 11:00etan. Euskararen eguna ospatuko dugu Rekalde Aretoan Pernan Goñik zuzendutako ilustrazio tailer batekin. Etor zaitez eta euskeraz mintzatu Rekalde Aretoan! 

TAILERRA GABONETAN. Living in Bilbao. 10:15etik 11:30era, 3 - 5 urte bitartekoentzat / 12:00etatik, 13:30era, 6 - 8 urte bitartekoentzat. (2011ko abenduak 27-28 edo 29-30)

*Jarduera guztiak DOAN dira eta ezin bestekoa aldez aurreko hitzordua.

IRAKURRI GEHIAGO
rekalde Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia