|
|
||||
Ignacio Uriarte WORKS 2011ko uztailaren 21etik urriaren 16ra ![]() Komisarioa: Javier Hontoria Ignacio Uriartek espazio instituzional batean eginiko banako lehen erakusketa aurkezten du Rekalde Aretoak. Ignacio Uriarte sortzaile gaztea da, azken urteotan kritikaren eta publikoaren iritzi onak jaso dituena. Erakusketa, Lleida-ko Centre d'Art la Panerarekin batera izan da ekoiztua. Izan ere, Lleidan bertan aurkeztuko da ondoren (2012.01.26 2012.04.15). IGNACIO URIARTEren WORKS erakusketak artistaren lanaren ikuspegi orokorra proposatzen du bere lehen urratsetatik. Hirurogei eta hirurogeita hamarreko tradizio kontzeptual eta minimalistan kokatzen da haren lana; izan ere, oso modu berezian hurbiltzen da tradizio horretara. Ignacio Uriarte Alemaniako Krefeld hirian jaio zen 1972an. Enpresa administrazioa ikasi zuen Madrilen eta Mannheim-en (Alemania) eta Arte Ederrak Guadalajaran (Mexiko). Haren erakusketarik garrantzitsuenen artean, Mexiko hiriko Lakuko Etxean (aribidean), Leongo MUSACen edo Alemaniako Arnsberg-eko Kunstverein-en eginikoak nabarmentzen dira.
|
||||
|
||||
|
||||
|