Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

El guardi&xe1n del Bosque. Iker Serrano, 2014
El guardi&xe1n del Bosque. Iker Serrano, 2014

Erakusketak

Egunekoak

Iker Serrano

El guardián del Bosque

2014ko uztailaren 22tik irailaren 02ra

BIDAIA Zeri deritzogu bidaia?
-Bidaiak 3 irakurketa ditu, elkarri lotuak:
-Nagusia:  margotzea bidaiatzearekin identifikatzeari tokia uzten diona.
-Irudikatzekoa: bidaia pinturaren irudikapenerako tresna gisa.
-Emoziozkoa: Aurrekoak batzearen emaitza, norbanakoa trebatzeko.

Iker Serrano

Rekalde Aretoak Iker Serrano-ren (Pamplona-Iruña, 1982) erakusketa aurkezten du, Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza artistikorako bekak eskuratu dituzten artisten lanak azaltzeko xedez abiarazitako barriek 2014 programaren barruan.

Serranok El Guardián del Bosque (Basoko zaindaria) izenburupean aurkezten duen artelana, ISOLARIOS izeneko proiektu zabalagoaren zati bat da. ISOLARIOS proiektuak 2010. eta 2014. urteen artean ekoitzitako lan gehienak biltzen ditu, eta inprimatutako argitalpen gisa atera da 2014ko apirilean, Cuadernos de Utopia argitaletxean, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren finantziazioaz.

ISOLARIOS proiektuak, eta barruan biltzen dituen azpiproiektu guztiak, egilearen doktorego-tesiaren emaitza plastikoa dira: Una mirada sobre el Viaje en la plástica, a través del fenómeno de la narrativa pictórica (Plastikako bidaiari buruzko begirada bat, kontakizun piktorikoaren bidez).

Bidaiaren esperientziatik margolanera igaro ondoren, pertsonaia –bidaiari– margolariak hartzen duen pertsonaia edo maskararen ondorioa da Basoko zaindaria. Bera zehazten duten espezifikotasunetako bat da. Bidaiaria agertoki edo biosfera desberdin askotan bizi izan bada, margolariak hainbat animaliarekin partekatzen baditu bere esperientziak eta nolakotasunak, bidezkoa da pentsatzea zentzuzko ondorioa dela entitate horiek babestea. Era berean, Basoko zaindaria bezalako figura bat aurkezteak nabarmen agertzen du naturak eta bere osagileek duten garrantzia.

ARTISTA www.ikerserrano.com

Iker Serrano (Iruñea, 1982) Bilbon bizi da, eta bertan lan egiten du. Arte Ederretako lizentziaduna da UPV/EHUtik, eta orain Bidaiari buruzko begirada bat plastikan. Kontakizun piktorikoaren gertakizunaren bidez doktorego-tesia prestatzen ari da, Jesús Mari Lazkano eta Lourdes de La Villa doktoreen zuzendaritzapean.

Beka eta sari hauek jaso ditu, besteak beste: Eusko Jaurlaritzaren ikerlariak prestatzeko beka (2010-2014), Bizkaiko Foru Aldundiaren arte plastikoetarako beka (2013), BilbaoArte Fundazioko artista egoiliarra (2010), Nafarroako artista gazteen 1. saria (2011), Iruñeko artista gazteen 2. saria (2009) eta Nafarroako Gobernuaren Ellos Crean 1. saria (2007).

Azken urteetan, banakako erakusketa hauek jarri ditu: El Guardián del Bosque, Galería Utopia Parkway (Madril, 2014), Retorno a la Isla, Nafarroako Unibertsitate Publikoa (2013), Viaje e Isla 2.1., Windsor Kulturgintza Galeria (Bilbo, 2012) Viaje e Isla, BilbaoArte Fundazioa (2011), Entre cazador y Explorador para NEXT, Montehermoso Kulturunea (Vitoria-Gasteiz, 2010).

2014an, ISOLARIOS eman du argitara, Cuadernos de Utopia argitaletxean, Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntzaz. Bere doktorego-tesiko proiektuaren zati handi bat bildu du bertan.



Irudiak
  • El guardián del Bosque. Iker Serrano, 2014
    El guardián del Bosque. Iker Serrano, 2014
  • El guardián del Bosque. Iker Serrano, 2014
    El guardián del Bosque. Iker Serrano, 2014
  • El guardián del Bosque. Iker Serrano, 2014
    El guardián del Bosque. Iker Serrano, 2014
  • El guardián del Bosque. Iker Serrano, 2014
    El guardián del Bosque. Iker Serrano, 2014