Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Silvia Olabarr&xeda. TODOS NOSOTROS, 2013
Argazkia: Juan de Sande
Silvia Olabarr&xeda. TODOS NOSOTROS, 2013
Argazkia: Juan de Sande

Erakusketak

Egunekoak

Silvia Olabarría

Todos Nosotros

2013ko uztailaren 23tik irailaren 15era

Rekalde Aretoak Silvia Olabarría (Bilbao, 1974) artistaren erakusketa aurkezten du barriek 2013 programa barruan. Programa honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Sorkuntza Artistikorako Bekak lortu dituzten artisten artean hautatutako batzuen lanak aurkeztuko ditu.

Silvia Olabarriak aurkezten digun lana sail baten barruan sartuta dago. Artistak 2010. urtearen bukaeran lantzen hasi zituen hainbat margolan eta collage daude bilduta sail horretan.

Sailaren izenburua (Todos Nosotros) eta saileko lanen izen asko, Raymond Carver-en poesiatik hautatutako esaldi solteak dira. Beste izenburu batzuk, berez, ez dira Carver-enak, baina bereak izan zitezkeen, esaerei darien egunerokotasuna eta estilo aldetik duten antza ikusita, esate baterako, “Ezertxo ere ez egin” edo “Hau lasaitua” esaerak. Artistak honela azaltzen du izenburu horiek hautatzeko izan dituen arrazoiak: “maila linguistiko horrek asko erakartzen nau, eta, gainera, oso gustukoa dut denok erabiltzen ditugun esaldiak izateak sortzen duen anbiguotasuna. Izan ere, horrela, nola-halako barrukotasuna sortzen da, baina, aldi berean, esaera nahasgarriak dira, ez dutelako ezer azaltzen obrari buruz. Nire ustez, izenburuek duten espiritua obrek duten horixe bera da”.

Sail honetan, Silvia Olabarriak zuzenean egiten du lan argazki-irudiekin: “urratzen, elkartzen, batzen eta haien ehundurak erabiltzen ditut (horma eta lurzoruetako orbainak, edo arropetakoak), eta, hala, berriz ekartzen dizkigute soberan dena, hutsuneak, zuri uzten ditudan guneetan dauden hondarrak”. Artistaren iritziz, “disekzioarekin dute lotura, gunea egin eta desegitearekin, gunea zeharkatu eta beste pitzadura batzuk zabaltzearekin”.

ARTISTA www.openstudios.es/silviaolabarria

Silvia Olabarria (Bilbo, 1974) Arte Ederretako lizentziaduna da UPV/EHUtik, hain zuzen, Margolaritzako espezialitatekoa. Lizentziatu ondoren, argazkigintzako tailer batzuk egin zituen Londresen, Central Saint Martins School of Arts eskolan. 2002. urtean Arte Garaikidearen Teoria eta Praktikaren Masterra egin zuen, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.

1997. urtetik, erakusketak jarri ditu estatuko areto eta galeria askotan, besteak beste, Bilboko BBK Arte Fundazioan eta Madrilgo Travesía Cuatro galerian, 2003. urtean. Bestetik, 2008. urtetik hona, banakako eta taldeko erakusketak jarri ditu Madrilgo Egam galerian. Komisarioek gidatutako edo aholkularien batzorde batek hautatutako hainbat proiektutan ere hartu du parte; besteak beste, hauek nabarmenduko ditugu: Estella-Lizarrako Pintura Bienala 2007an, Getxo Arte 09, Open Studio 2012, eta PAC plataformaren Gabinete de curiosidades azken aldi honetan. 2002. urtean, “Arte eta Teknologia” Carsa Arte-ren Pintura eta Teknologiako IV. Lehiaketa Nazionalerako hautatu zuten, eta 2007an lehiaketa horretako saria eman zioten. Bestalde, hainbat aldiz eskuratu du Bizkaiko Foru Aldundiaren Ikusmen Arteen beka.

Irudiak
• Silvia Olabarría. TODOS NOSOTROS, 2013
Argazkia: Juan de Sande
Silvia Olabarría. TODOS NOSOTROS, 2013
Argazkia: Juan de Sande
• Silvia Olabarría. TODOS NOSOTROS, 2013
Argazkia: Juan de Sande
Silvia Olabarría. TODOS NOSOTROS, 2013
Argazkia: Juan de Sande
• Silvia Olabarría. TODOS NOSOTROS, 2013
Argazkia: Juan de Sande
Silvia Olabarría. TODOS NOSOTROS, 2013
Argazkia: Juan de Sande
• Silvia Olabarría. TODOS NOSOTROS, 2013
Argazkia: Juan de Sande
Silvia Olabarría. TODOS NOSOTROS, 2013
Argazkia: Juan de Sande
• Silvia Olabarría. TODOS NOSOTROS, 2013
Argazkia: Juan de Sande
Silvia Olabarría. TODOS NOSOTROS, 2013
Argazkia: Juan de Sande
• Silvia Olabarría. TODOS NOSOTROS, 2013
Argazkia: Juan de Sande
Silvia Olabarría. TODOS NOSOTROS, 2013
Argazkia: Juan de Sande
• Silvia Olabarría. TODOS NOSOTROS, 2013
Argazkia: Juan de Sande
Silvia Olabarría. TODOS NOSOTROS, 2013
Argazkia: Juan de Sande