Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

%3Cp%3E%3C%2Fp%3E
%3Cp%3E%3C%2Fp%3E

Erakusketak

Egunekoak

Hutsaren umezurtzak

Mundua marrazkian barrena

2005eko ekainaren 23tik irailaren 04ra

Marrazki eta animazio talde erakusketa honen izenburua 50. hamarkadako zientzia-fikzio best-seller ezagun batetatik hartuta dago. Nobelan, pertsonaia xelebre bat etorkizunak ekarriko zuena iragartzen saiatzen zen baina bakarrik zen gai bere burua hutserantz, bere asmamenarekin bakardadean, abiatzen ikusteko. Eremua jokoan egon ezkero, gure arreta joko orokorraren aktore nagusienganantz erakartzea da ardura nagusia. Egunotan teknologia altu eta baxuaren arteko erlazioa pentsatzeko abiapuntu ona.

Erakusketak marrazkiaren medioa darabilten sei artistaren lekurako egindako lan zehatzak aurkezten ditu: Nathalie Djurberg, Charo Garaigorta, Susanne Jirkuff, Javier Peñafiel, Peter Pommerer eta Francesc Ruiz. Egunotako gizarteetako gako batzuk, zehazki, denboratasuna eta ekintza gaitasuna, beste era batean pentsatzeko lengoaia eraikitzeko era oso ezberdin eta pertsonala. Azken finean, sei proiektuak 'denboratik at' eta 'mundutik at' kokatzeko entseguak dira eta, honetara, ikusleak zein artistak beste irizpide batzuk, errealarekin beste erlazio geldo modu batzuk, akzioaren ideiatik urruntzen diren narrazio forma batzuk garatu ahal izateko distantzia irabaziz.

Marrazkiak era modestuan artistaren horma edo paperaren gaineko interbentzio zuzena berreskuratzea permititzen du eta, aldi berean, ikusleari inguruan duenaz bapateko komentarioa eskaintzeko aukera ematen dio, goizero periodikoetan aurkitzen ditugun komiki tiretan bezala. Artista hauen asmoa, ordea, ez doa arte medio honen aukera teknikoak agortzera. Elementu oso sinpleetatik lengoaia berezi bat garatzea lortzen du, bai horman margoa erabiliz, fotokopien erabilera edo karikatura forma berezi bat.

Sendoki teknologikoak diren beste medio batzuen urruntzea ez da 'erlojua iraultzeko' borondatea, nolabaiteko eskapismo nostalgikoa. Ordea: beraien guztien lanetan marrazkiaren zentralitateak errealitatea ikuspuntu zehatz batetatik deskribatzeko nahiari erantzuten dio. Beste lengoaia teknologiko batzuen parean, marrazkia bezalako 'erresoluzio txikiko' medioek istorioa derrigorrez progresiboa izan behar ez dueneko kontzeptu eredu bat sortzea permititzen digute.

Erakusketarekin batera, James Roberts eta Chus Martínez-en testuekin, rekaldek argitaratutako katalogoa izango da.