Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Hurrengo ebentuak

Asteburuko tailerrak [3-11]

Rekalde Aretoan, tailerrak antolatzen ditugu aldizkako erakusketei buruz. 3 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta, horrela, era ludiko eta didaktikoan hurbiltzen dizkiegu arte garaikideko proposamenik berrienak.

Hurrengo saioak:

2017ko ekainak 3
Zerua
10:30etik 11:45era (3-6 urte) eta 12:00etik 13:30era (7-11 urte)

Etxetik urten baino lehen, paseoan gabiltzanean, neguan eta udan zerura begiratzen dugu. Zelan dago zerua, triste edo pozik? Zer kolore ikusten dituzu: grisa, urdin argia edo beltza? Oskarbi dago edo hodeiz beteta? Zer ikus dezakezu, eguzkia edo izarrak? Gustoko dugu zerura begiratzea! Begira, ortzadarra irten da! Ba al zatoz zerua imaginatzera?

*****************************************************

2017ko otsailak 18 
Hamaika forma
10:30etik 11:45era (3-6 urte) eta 12:00etik 13:30era (7-11 urte)

Zenbat forma aurkitzen dituzu gure inguruan? Begiak zabal zabalik ditugularik, hizkien formak dituzten makilak aurkitu ditzakegu, arrain formako harriak... Zerura begiratuz gero, batzuetan hodeiak ikusi ahal ditugu, erensuge edo piruleta formadunak, aldakorrak diren formak hauek desagertu arte... Ba al zatoz hamaika forma egitera, berregitera, eraikitzera eta eraldatzera?

2017ko martxoak 11 
Puzzle
10:30etik 11:45era (3-6 urte) eta 12:00etik 13:30era (7-11 urte)

Imagina ezazu koloreetako baldosa bide bat... Kolore askotako laukiak, laukizuzenak, hirukiak puzzleak balira kuadroak osatzen. Zer gertatuko da gure puzzle guztiak batuz gero? Jolastuko gara esparru guztia koloreetako baldosekin betetzera?

2017ko apirilak 29 
Kuboa
10:30etik 11:45era (3-6 urte) eta 12:00etik 13:30era (7-11 urte)

Begira, burdin erdoildutako kubo bat. Zelan iritsi da honaino? Nondik ote dator? Urpean egon izan da? Altxorren bat gordeko zuen?... Kubo honen istorioa asmatuko dugu eta gure kubo partikularra sortuko dugu, bere istorioa eta guzti. Zerez egingo dugu, metalez, ohialez, egurrez?

2017ko maiatzak 13 
Fosilak paper gainean
10:30etik 11:45era (3-6 urte) eta 12:00etik 13:30era (7-11 urte)

Animaliak, zuhaitz ostoak, itsas maskorrak... bakoitzak bere aztarna utzi du arkaitzetan bere formak denbora luzez mantendu dituzten fosilak eratuz. Eta fosilak eratzeko modu bat asmatzen badugu? Ba al zatoz aztarnak uztera?

Doako jarduera aldez aurreko hitzorduarekin 944068707 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.eus helbidera idatziz.