Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Hurrengo ebentuak

Tailerra familian [4-11]

Jarduera eta ibilaldi hauek bereziki zuzenduta daude txikienek egin ditzaten, haiekin batera dauden helduekin. Rekalde Aretoak gune bat eskaini nahi du familiak artearen bidez elkarreragina izan dezan.

2017ko urtarrilak 28
11:00etik 13:00era (4-11 urte bitartekoentzat, heldu bat edo bi lagun dutela)
Ordutegi berria: 17:30etik 19:30era.

Itzalak ehizatzen
Imagina ezazu koba baten barruan gaudela, zelan argiztuko zenuke? eta zelan argizten zuten paleolitokoek? Hormetan agertzen diren itzalak arrapatzera jolastuko dugu eta zer nolako formak sortzen diren aztertuko dugu.

***
2016ko azaroak 19
11:00etik 13:00era (4-11 urte bitartekoentzat, heldu bat edo bi lagun dutela) BETETA
**17:30etik 19:30era (4-11 urte bitartekoentzat, heldu bat edo bi lagun dutela)

Horma margotu dezaket?
Familian k.O. 2016 Paleolitoa erakusketa bisitatuko dugu eta hormetan margozten zituzten irudiak aztertuko ditugu. Zer nolako figurak errepresentatzen ziren? Zergatik margozten zituzten horrelakoak? Parte hartzaile guztien artean gaur eguneko murala sortuko dugu.

2016ko abenduak 17
11:00etik 13:00era (4-11 urte bitartekoentzat, heldu bat edo bi lagun dutela)

Istorioak asmatzen
Arte garaikidearen sekretuak ezagutuko ditugu Amaia Gracia Azquetaren erakusketan zehar. Istorio berriak asmatuko ditugu eta hauetatik eskulturak eraikiko ditugu. Azkenik gure erakusketa propioa antolatuko dugu.


Saio bakoitzean proposamen ezberdin bat landuko dugu. Aurki informazio gehiago.

Doako jarduera aldez aurreko hitzorduarekin 944068707 zenbakira deituz edo salarekalde@bizkaia.eus helbidera idatziz.


Hezkuntza 2016-2017