Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Hurrengo ebentuak

7m2. Umeentzako tailerrak [3-8]

Rekalde Aretoan, tailerrak antolatzen ditugu aldizkako erakusketei buruz. Hiru eta zortzi urte bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta, horrela, era ludiko eta didaktikoan hurbiltzen dizkiegu arte garaikideko proposamenik berrienak.

COLLAGE BIHURTU ZAITEZ
Gure argazkia erabili eta collage bat egingo dugu gustatzen zaizkigun lekuen, janari gustokoenen, jokatzen ditugun kirolen... irudiekin nahastuz. Irudi zatitxoak batuko ditugu nortzuk garen kontatzeko!!

Maiatzak 30, larunbata
3-5 urte, 10:30etik 11:45era
6-8 urte, 12:00etatik 13:30era

FRONTOIA
Zer behar dugu frontoian jolasteko? Zertara jolasten da? Nola jolasten da?... eta geure pilota egiten badugu? Orduan,  zergatik ez dugu ere geure jokua sortzen? baina... nola jolasten da?... geure arauak asmatu ditzagun!!... Zatoz jolastera?

Ekainak 13, larunbata
3-5 urte, 10:30etik 11:45era
6-8 urte, 12:00etatik 13:30era

Doako jarduera.
Aldez aurreko izen ematea beharrezkoa da.