Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Aurreko ebentuak

Pantailan. ELECTRIC EARTH. Bideo-ekoizpena Erresuma Batuan

2005eko ekainaren 01ean, 17:00etan

Iraupena: gutxi gorabehera 3 ordu saio bakoitza
Sarrera dohainik

PANTAILAN saila, rekalde aretoaren bideo garaikideri buruzko saila, Electric Earth izen duen bideo-sesio batekin aurrera doa. Erresuma Batuko bideo ekoizpenaren hautaketa zabal baten proiekzioa saio bitan emango da, ekainaren 1 eta 2an.

Mark Beasley eta Colin Ledwith komisarioek 15 banakako artista eta talderen bideo-sormen berrienen artetik aukeraketa xehea egin dute, beraien lana sortzeko mintzaira sofistikatua erabiliz, telebistarako dokumental zein publizitate bideoak edo film zein pop bideoak bezalakoak asmatu dituztenak. Komisarioetako bat, Mark Beasley, eta bideo-artistetako baten eskutik, Stephen Sutcliffe, giza egiturekiko jarrera kritikotik, ikuslegoak aurresandako bizimodu eta sinismen sistema alternatiboak hausnartzen dituzten lanen programa ezagutzeko aukera izango du.

Honako artista hauen lanak izango dira ikusgai:

Adam Chodzko (London, 1965)
Loose Disclaimer, 2000 (minutu 1eko 6 film)
('Ezeztapen laxoa')

Volker Eichelmann (Hamburg, 1973) & Roland Rust (Viena, 1974)
After All, 2002 (15 minutu)
('Azken finean')

Folk Archive [Jeremy Deller (London, 1966) & Alan Kane (Nottingham, 1961)]
An Introduction to Folk Archive, 2002 (45 minutu)
('Folk Artxibategirako sarrera bat')

Luke Fowler (Glasgow, 1978)
What You See is Where You're At, 2002 (28 minutu)
('Ikusten duzuna zaudeneko lekua da')

Rob Kennedy (London, 1968)
The Truth and the Light, 2000 (6 minutu)
('Egia eta argia')

Torsten Lauschmann (Bad Soden, 1970)
Let's Kiosk, 2000 (25 minutu)

Mark Leckey (Liverpool, 1964)
Fiorucci made me hardcore, 1999 (15 minutu)
('Fiorucci-k gogortu ninduen')

Hilary Lloyd (Yorkshire, 1964)
Rich, 1999 (4 minutu)

Oliver Payne (London, 1977) & Nick Relph (London, 1979)
Mixtape, 2002 (25 minutu)

Paul Rooney (Liverpool, 1967)
Around, Between/Lights Go On, 2001 (film bakoitza 3 minututakoa)
('Inguruan, tartean/Argiek jarraitu egiten dute')

Stephen Sutcliffe (Harrogate, 1968)
Please, Please, Please, Let Me Get What I Want, 2001 (minutu 2)
('Mesedez, mesedez, mesedez, utzi iezadazu nahi dudana lortzen')

Szuper Gallery [Suzanne Clausen (Munich, 1967) & Pawlo Kerestey (Uzhgorod, 1962)]
Nirvana, 2002 (6 minutu)

Wolfgang Tillmans (Remscheid, 1968)
Lights (Body), 2002 (6 minutu)
('Argiak (Gorputza)')

Mark Titchner (Luton, 1973)
Artists are Cowards, 2002 (10 minutu)
('Artistak keto hutsak dira')

Carey Young (Lusaka, 1970)
I am a Revolutionary, 2001 (4 minutu)
('Iraultzaile bat naiz')

Saio hau British Council-aren laguntzaz egiten da.


Beste ebentuak