Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Aurreko ebentuak

Memoria. Dantza garaikidea

2005eko ekainaren 03an, 20:00etan

Blanca Arrietaren konpainiak Rekalde Aretoan 'Memoria' dantza garaikidearen aurren estreinaldia eskainiko du saio bakar bitan.

Dantza beste mota batzuetako espazioetara eramateko nahia izanik, Blanca Arrieta, Euskal Herriko nazioarteko koreografo eta dantzariaren azken ekoizpenak, rekalde aretoaren arte plastiko erakusketaren osagarriak diren ekintzak programatzeko gogoarekin bat egiten du.

Ikuslegoak mota honetako ikuskizuna hain hurbiletik gozatu ahal izateko lehenengo aldia izango da. Izan ere, 'Memoria' osatzen duten hiru atalak, bakar bat, bikote bat eta laukote bat, datorren ekainaren 5erarte rekaldek erakusgai duen 'Milioi bat gogoren matxinada ikusezina' talde erakusketaren lanen artetik eszenaratuko dira. Blanca Arrieta beraz gain, zeinak bideo proiekziodun bakar bat antzezten duen, Robert Jackson eta Igor Calonge-k buruaren mugimendua obsesiboa bilakatzen deneko estudioa garatzen dute bikote batean. Ostera, Agurtzane Arrien, Helena Golab, Fernando Hurtado eta Robert Jackson-ek osatzen duten laukotean espazioan gorputzen dinamika lantzen da, dantzarien harremanak zelan eragiten eta berregituratzen dituen.

'Memoria' hiri bitan hazten da, Bilbo eta Dublinen, dantzari ezberdinekin, 2005eko otsailetik maiatzera bitarteko epean. Saio hau memoriaren gaia lantzen duten eta Salvador Dalí pintorearen hiru koadroren (Idazmahai antropoformikoa, 1936; Nartzisoren metamorfosia, 1937; Sentipen mintzaldirako estudioa, 1944) azterketan oinarritzen diren hiru koreografia laburrek osatzen dute.

Blanca Arrietaren hitzetan, 'gorputzaren inguruko gehiegizko jakin nahiagatik sortzen da dena, bere lan egiteko era, bere mugak eta misterioak. Abiadura eta denboraren joanari aurre egiten diogu. Bidean gelditzen dena eta galtzen denari. Gomutapenei. Memoriari.'

Argien diseinua eta ikuskizunaren eszenatokia Oscar Grijalva-ren eskutik, 'Zero' edo '3.600' Blanca Arrieta-ren lanetako ohiko lankidea. Musika J.S. Bach, Antonio Vivaldi edo Nicolo Paganini autore klasikoena eta bideoa ere egin duen Marian Gerrikabeitia artista euskaldunarena da. Igor Alustizak, Bilboko Euskal Diseinugile Gazteen 'Modorrra' Pasarelaren III. edizioko irabazle berriak, jantziak diseinatzeko erronka onartu du.

Behin rekalde aretoan estreinatuta, 'Memoria', Gasteiz, Donostia, Compostelako Donejakue, Xixon edo Dublin bezalako beste hirietara joango da.


Beste ebentuak