Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - DiputaciĆ³n Foral

Jarduerak

Aurreko ebentuak

Anton Abbadia + Igelaren Banda + Mixel Etxekopar

2015eko apirilaren 24an, 19:30etan

LORALDIA 2015
Igelaren banda (Bixente Martinez, Hasier Oleaga eta Amaiur Cajaraville) eta Mixel Etxekopar
Musika folk-jazz, 90 min.

Anton Abaddia: Aitor Mazo
Antzerkia-bakarrizketa, 20 min.

Alde batetik, ostegunean estreinatu genuen ikuskizunaren parte baten errepikapena. Aitor Mazok Anton Abbadiaren izena eta izana berreskuratuko du eta bakarrizketa baten bidez Irlandan sortu zen euskaldun horren bizitza berpiztuko dugu.
Bestaldetik, musika. Euskal musikaren tradizioa oinarri harturik soinu garaikideak sortzen ditu musikari multzo honek. Hegoaldean, Igelaren Banda, Bixente Martinezen gitarra elektrikoaren gidaritzapean eta Iparraldean, berriz, Mixel Etxekopar musika berritzaile sutsua eta nekaezina. Lur usaineko doinuek jazz eta musika garaikidearekin dantza egingo dute.


Beste ebentuak